LANTXABE AUZOTAR ELKARTEAREN HAMAR URTEAK
ERAKUSKETA
Auzoko jaiekin kointzidituz Aiete kultur etxean “Lantxabe auzotar elkartearen hamar urteak” izeneko kartel erakusketa antolatu da iraila 7 eta 16 bitartean
Elkarteak 2002 urtean ekin zion bere ibilbideari. Auzoan zehar ezagutaraztera eman zelarik, kazetari batek batek “Errege Magoei eskutitza” deitu zion auzoko elkartearen programar baina gauregun hauetako asmo batzuk errealitatea bihurtu dira.
20 kartelek osatzen duten erakusketa honetan elkarteak auzoan izandako ibilbidea jasotzen da:
-
Jarduera erreibindikatibo edo protestazkoak (Kultur etxea)
-
Jarduera ludiko eta jai ospakizunak (Aieteko festak)
-
Auzoaren identitate eta batasunaren defentsa helburu duten jarduerak (hainbat gai Mugikortasun Sailarekin, Hiri hondakinen jasoketa,…)
-
Jarduera kulturalak
-
Literatura eta Zinea zikloa
-
Poesia jardunaldiak, antzerkia irakurriz, interpretazioa
-
Manuel Azaña eta Antonio Machado bezalako figura errepublikarrei homenaldiak
-
Abesbatzak (Donostia Ereski gregorianoa)
-
Kontzertuak (Sokazko laukotea, Aula Boreal)
-
Teatro Estudio aurkeztutako antzerkiak
-
Artea, Zientzia eta Arkeologiari buruzko hitzaldiak
-
Haurrentzako: Txotxongiloak
-
-
Aiete auzoko ondare historiko eta kulturalen defentsarako antolatutako jarduerak (Katxola, Munto)
-
Olentzeroa
Kartel hauen bitartez, Lantxabe elkarteak auzoa eta erakundeak erlazionatzeko era berriak planteatzen dituela behatu dezakegu.
Helburu nagusia harreman eraikitzaile bat lortzea da, ez protestazkoa soilik. Partaidetza indibidualaren interesetik zein kolektibo baten interesetik jaiotzen dena herritartasun marko berri batean eta eskubide maila berri batean.
Kartel hauek era berean elkarteak adierazteko dituen erak dira beste hainbat baliabiderekin batera folletoak, informeak, , fotokopiak, prentsa oharrak, web orrialdea eta beste komunikabide batzuen bidez, irratia , telebista, etab.