Euskararen Nazioarteko Egunerako egitasmoak aurkeztu dituzte

Inoiz baino auzo eta herri gehiagok hartu dute parte aurtengo egitaraua osatzen

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna gerturatzen ari da, eta jada astebururako antolatu dituzten ekimenak azaldu dituzte auzo elkarte zein udal ordezkariek.

Aurten gainera, inoiz baino auzo gehiagok hartu dute parte egitaraua osatzen; 100 ekintza baino gehiago antolatu dituzte. “Oso pozgarria da, Donostia osoak egingo baitu bat euskararen alde”, azaldu du Euskara ordezkari Nerea Txapartegik.

Euskaraz bizi nahi dut‘

Egitasmo gehienak asteburuan egingo dira, besteak beste, larunbatean Bulebarrean egingo den azoka aipatu dute. Juan Karlos Izagirre alkateak bestalde, larunbatean 17:00etan Euskaraz bizi nahi dut lelopean Kontseiluak deitu duen manifestazioan parte hartzera deitu du.

Azkenik, abenduaren 3an bertan ekintza gehienak San Telmo Museoan egingo direla azaldu du Txapartegik. Badu Bada erakusketan bertan mintzodromoak egingo dira goizetik eta sarrera doainik izango da egun osoan.

2012/11/27 Kattalin Miner

Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna.

Donostiako Udala eta eragile desberdinen arteko elkarlanari esker, 100 ekintzatik gora antolatuko dira Donostian datozen egunetan. Ekintza sorta zabala da: mintzodromoak, kontzertuak, antzerkia, zinema, haur jolasak, kantu jirak, mihiluze jokoak, bertso saioak, pailazoak, hitzaldiak, tailerrak, eta abar.  

Auzo eta herrietako egitarauak Partaidetzako webgunean argitaratu ditugu.

Euskararen eguneko ekintzak auzo eta herrietan

2 comentarios en “Euskararen Nazioarteko Egunerako egitasmoak aurkeztu dituzte”

  1. Hola, somos el Coro Ibaeta Abesbatza, y en nuestra línea a favor del Euskera hemos sacado al mercado el disco «Kantuz Euskaraz» con canciones en euskera de Laboa, Lertxundi, Urko y populares, en total 17 canciones, nos gustaría que hicierais un comentario al respecto ya que creemos que seria interesante que la gente conociese nuestra agrupación y si quisiera adquirir nuestro disco por 10€ el costo es para financiar la grabación, lo hacemos por dar un impulso al euskera y recuperar canciones que se perderían de otra manera, nos gustaría que pudierais disfrutar con nosotros de estas canciones, ya que nuestra razón de ser es la de disfrutar de la música y si es en euskera mejor.

    Un saludo
    http://www.facebook.com/ibaeta.abesbatza#!/ibaeta.abesbatza
    mdidintegral@vodafone.es
    http://ibaetabesbatza.com

  2. Madrid Arenako tragediak beste biktima bat. Bosgarrena. Neska da bosgarrena ere. Hildako guztiak, neskak. Zergatik erreparatu diodan datu horri, zerk harritu nauen, zer misterio ikusten diodan hildako bostak neskak izateari, ez dakit. Beharbada, nire baitako errezeloak kasualitate hutsa izan den zerbaiti atera nahi dio punta. Litekeena da. Baina orain arte eman dituzten irudiek iradokitzen didaten eszena tragikoan, festako partaide guztiak ihesaldi eroan hasitakoan, neskak erori dira estreina, neskak gelditu dira azpian, nesken gainetik pasatu da jende-jausia. Neskak azpian eta mutilak, batez ere mutilak, haien gainetik. Ez dago garai joanetako “neskak lehendabizi” zaldun-adeitasunezko keinu zaharkituetarako ez bestelakoetarako astirik. Larriak larrua salbatzera garamatzanean, basati huts bihurtzen gara nonbait.

    Agian kasualitatea da neskak izatea hildako bostak. Agian datu hotz bat baino ez. Baina erre egiten du
    Anjel

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio