Ignacio Aldekoa ipuingilearen paradisua ekarriko du Aietera Lantxabek

 

Iñaki Gabilondo kazetaria eta Miguel G Morales zinema zuzendaria

Aldecoa, la huida al paraiso dokumentala ostiralean proiektatuko dute kultur etxean, Jose Luis Rebordinosek aurkeztuta.

Lantxabek, Aieteko bizilagunen elkarteak, literatuta eta zineari buruzko zikloaren beste saio bat egingo du ostiralean, 19:00etan, auzoko kultur etxean.

Oraingo honetan, Miguel G Morales zinema zuzendariaren Aldecoa, la huida al paraiso dokumentala proiektatuko dute, idazle gasteiztarrari eskainitako saioen barruan. Hain zuzen ere, azken asteetan Pio Baroja eta Miguel Unamunoren obra izan dute hizpide; azaroaren bukaeran eta abenduan, berriz, Ignacio Aldekoarena.

Aieteko kultur etxera Miguel G Morales zuzendaria bera hurbilduko da, behin dokumentala ikusita, ikusleen galderak erantzuteko. Proiekzioan ere Donostiako Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos izango da, berari egokituko baitzaio filma aurkeztea.

Estreinaldia

Ostiralekoa dokumentalaren estreinaldia izango da Donostian eta Hego Euskal Herrian. Ordubeteko iraupena du, eta Iñaki Gabilondo kazetari donostiarrak parte hartu du proiektuan; berak jartzen dio ahotsa Aldekoari, Juan Cruz kazetariak osatutako gidoian oinarrituta.

Aldekoaren obra aztertzeko aitzakia izango da dokumentala. Ikus-entzunezko lan honetan idazleak Kanariar Uharteetara 1960. hamarkadan egindako bidaien kontakizuna egin dute. Aldekoak ipuinez osatutako Cuaderno de Godo liburua da filmaren oinarria. Idazle arabarra 1936ko gerraren osteko ipuingile nagusia izan zela nabarmendu ohi dute adituek.

Aldekoari buruzko zikloa ez da ostiraleko saioarekin bukatuko. Con el viento solano liburua aztertuko dute abenduaren 13an eta, egun bat geroago, izen bereko pelikula ikusteko aukera izango da; Aldekoaren lagun Mario Camusek egindako filma, alegia.

Lantxabeko lagunak pozik dira literatuta eta zineari buruzko zikloarekin. Dagoeneko, PioBaroja donostiarra eta Miguel Unamuno bilbotarraren obra aztertu dute. «Asko gozatu genuen biekin, eta jende asko hurbildu zen; ziur aski, maila handikoak zirelako aukeratutako literatur eta zinema lanak», azaldu du Lantxabeko

2012/11/20

Nork Aritz Sorzabal

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio