“Txanpon bat Afrikara” elkartasun ekimena egin dute

Haurrak kartela eusten (Argazkia: Kattalin Miner)

Kanangarako proiektu batera bidaliko dute jasotako dirua, Prokarde Gobernuz Kanpoko Elkartearen bidez. Karmelo Ikastetxeko haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako umeek elkartasun lasterketa bat egin dute Anoeta estadioaren inguruan. Helmugan, haur bakoitzak txanpon bat bota du Afrikako Kanangara bidaltzeko.

“Txanpon bat Afrikara” ekimena, lehenago UNICEfek egiten zuen, baina aurten ospatuko ez zela eta, Karmelo Ikastetxeak bere kabuz antolatzea erabaki du. Haurrak pozik aritu dira korrika, nahiz gaurkoan irabazlea elkartasuna izan den.

Nork Kattalin Miner 2012/10/31

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio