Ikastetxeko Aurrematrikula Epea

Aiete Ikastetxea ikastolako haurrak, jolasean
Aiete Ikastetxea ikastolako haurrak, jolasean

Ikastetxeetan izena emateko epea irekiko dute astelehenean

Ikastetxeko Aurrematrikula Epea

Datorren Urtarrilaren 28tik Otsailaren 8ra irekiko da Haur Hezkuntzan zein Lehen hezkuntzako ikastetxeetan aurrematrikula egiteko epea. Klikatu hemen informazio gehio nahi baduzue: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5473/eu/contenidos/informacion/dif3/eu_2078/matricula_primaria_secundaria.html

Euren seme-alabek nolako hezkuntza jasoko duten erabakiko dute gurasoek datozen egunetan

Aurrematrikulazio garaia iritsi da 2013-2014 ikasturterako Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ikastetxeetara. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra zabalduko du 2 eta 3 urteko haurrak aurrematrikulatzeko epea, hau da, Haur Hezkuntzakoak (HH). Edonola, Derrigorrezko Lehen Hezkuntzan (DLH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) izena eman nahi duten haur eta gaztetxoek ere egun berdinetan egin beharko dute aurrematrikula. Gurasoek ez dute nolanahiko erabakia hartu behar, izan ere, euren seme-alabek zein hezkuntza jasoko duten erabakitzeko unea iritsi zaie. Eskola publikoa edo pribatua eta hizkuntza eredua izaten dira erabaki garrantzitsuenak. Hala ere, beste ezaugarri batzuk ere begiratzen dituzte: eskolaren tamaina, gertutasuna, jangela zerbitzua, zerbitzuak, eskolaz kanpoko ekintzak…

Herri Ametsa ikastolako Karlos Ibarzabal zuzendariarekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk, egun horiek nola bizi dituzten jakiteko. «Interesa duten gurasoei hitzordua ematen diegu ikastolara etortzeko, eta gure hezkuntza arloko proiektu osoa aurkezten diegu. Dokumentazioa eman ondoren, zerbitzuen araberako kuoten berri ematen diegu. Gehien etortzen direnak haur txikien gurasoak izaten dira. Beraz, gela horiek bisitatzeara joaten gara», azaldu du Ibarzabalek. Hala ere, haurrak matrikulatzera joaten diren gehienek ikastola aurretik ezagutzen dutela dio Ibarzabalek. Ikastola batera joatean, kezka nagusiak euskara eta Euskal Curriculumaren ingurukoak, eta hizkuntzei dagozkienak izaten direla dio Ibarzabalek. Baita zerbitzuei dagozkienak, garraio ordutegiak…

Aurrematrikula bera ikastetxeetara joan gabe egin daiteke, Internet bidez, www.hezkuntza.net webgunean. «Gure kasuan, behintzat, orokorrean nahiago izaten dute ikastolara etorri. Ez dakit mesfidantza izaten den edo ohitura kontua. Lasaiago geratzen dira».

Inguruko auzotako ikasleak

Herri Ametsa ikastolaren hezkuntza oinarri nagusien inguruan ere azalpenak eman ditu zuzendariak: «Euskal Curriculuma da gure ardatz nagusia maila guztietan. Erdigunea ikaslea da, eta bere bizitzarako beharko dituen arlo guztietan, bai teknologikoak bai hezkuntza eta nortasun mailakoak hezitzea da gakoa. Ikastolen Elkartean egoteak suposatzen du proiektu orokor eta emankor baten parte garela, eta kalitatea hitzak indarra galdu du».

Bailara osoko ikasleak jasotzen ditu Herri Ametsak. «Berez, ikastola sortu zenean, Altza, Herrera, Intxaurrondo eta Trintxerpeko zati bat batzen zituen. Mendiolan gaudenetik auzo horietako ikasleekin jarraitzen dugu, eta esango nuke Bidebietako gehiago ere baditugula». Gainera, ikastolarentzako propagandarik onena ahoz ahokoa dela uste du Ibarzabalek. «Ahoz aho zabaltzen dena askoz ere garrantzitsuagoa dela uste dut. Auzoetara hurbiltzen saiatzen gara, euskararen eta euskal kulturaren zabalkunde horretan oinarrituta. Urtean zehar egiten ditugun ekitaldi horiek dira ezagutzera gehien ematen gaituztenak».

Estitxu Zabala on 2013/01/25in 

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio