Irutxuloko Hitzak joan den astean iragarri bezala, Munto baserria eraisteko atarian da. Makinak gaur goizean iritsi dira, eta baserria hesiz inguratzen ari dira. Bertan lanean ari den langile batek IRUTXULOKO HITZAri adierazi dio bihar botako dutela baserria. Munto baserriaren azken orduak dira.
Udaleko prentsa bulegoak baieztatu diote Irutxuloko Hitzari bihar botako dutela baserria, eta gaur bertan prentsa ohar bat plazaratuko dutela gai honen inguruan.
Ricardo Burutaran hirigintza zinegotziak joan den astean adierazi zuen Munto baserria zutik mantentzeko azken saiakera egiten ari zirela, baina egoera zaila zela.
Irutxuloko Hitza on 2013/02/11