Lanak ondo doaz Puion, baina oraingoz hamabi familiek ezingo dute etxera itzuli
Hilabete bat barru edo Puioko lanak bukatzea espero dute, baina etxea utzi behar izan zuten hamabi familiek uda arte behintzat ez dute etxera bueltatzerik izango.
Urriaren erdialean hasitako konpontze lanak bukatzear daude Puion, baina behin mendi hegala indartuta, etxebizitzen egitura sendotu eta lehengo egoeran utzi behar dira. Nora Galparsoro udaleko Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariaren arabera, “lanak laister bukatzea espero dugu, baina etxebizitzak berregituratzea Etxegintzaren lana da, eta ez dut uste uda baino lehen guztia konpondua egongo denik”.
Urriaren hasieran izan zen luizia Puion. Mendi-hegal bat behera etorri zen eta Katalina Eleizegi kaleko 21. zenbakiko hamabia familiak euren etxebizitza utzi behar izan zuten.