Ia 40.000 familiak galdu zuten etxea Espainian 2012an hipoteka ez ordaintzeagatik, Espainiako Bankuak ostiral honetan kaleratutako txosten batek jasotzen duenez.
Guztira 39.167 etxebizitza eman ziren Espainian 2012an, hipoteka-bermea betearazteko prozeduren ondorioz, Espainiako Bankuak banku erakundeei egindako inkesta baten emaitzen arabera. Ohiko etxebizitzak ziren horien % 83 (32.490).
Halaber, 20.972 familiak etxea borondatez eman zuten, eta horien artean % 75ek (15.826) etxebizitza ordainetan eman zuten.
Etxegabetu zituzten 18.195 familiak, berriz, epaitegietara jo behar izan zuten.