“Munto”. “Izaburu”, “Isturin” “Katxola”… Aiete

Paulo

MUNTOBizi naizen “Isturin” baserriko esparrua gainbeheratutako ere “Izaburu” baserriaren landekin muga egiten zuen, Muntokoarekin bat

Aipatu ditudan hiru baserri horien mendebaldeko zehar bidea “sanserreka” zen, hau da, San Sebastian baseliza hornitzen zuen errekaren iturburu zenaren kokagune eta gailurrak.

Munto, gaskoieraz euskaldundutako mu(i)n-tontor (cima de colina – top of the hill) adiera du, Donostiako toponimia gaskoieraz jositako beste hain beste leku bezala (monpas, gros, urgull, morlans, aiete, miramon,…), Donostiako udaleko zenbait urteetako aktak eta akordioak gaskoieraz idatzita dauden bezala. Hernaniko auzo hau Galiatik, etorritako jendearen bizigune, auzogune izan zen, alde zaharreko “koxkero”en antzera (San Bizente elizbarrutikoak).

Hala nola hesien barruko hiribildua Morlanseko iturburutik hartu zuten ura, Sanserreka  Munto/Isturindik jaiotako urbidea ez zuen San Sebastian eliz “berria” helburu soilik, La Antigua baizik. Eta zer da ba beheko auzoari ematen dion izenaren gunea? Donostiako eraikin zaharrena, lurpean dihardun orain dela 2.000 urtekoa, Miramar Jauregiaren azpian dagoen Loreto baseliza (Loretope), eta honen azpian dagoen Diana jainkosari erromatarrek eraikitako tenplua (Ptolomeok idatzi zuen lez, bi uharteen arteko promontorioan), baina utz dezagun kontu hauek gehiago jakin nahi duenentzako.

Halere, Munton topa egiten zuen Sanserreka bide hau ez zen garrantzitsuena, ipar-hego norabideari lerrotua, ohi ez denez baserria orientatua dagoen zentzura, Galtzada bidea baizik. 

Bai, Galtzara zaharra (Calzada) gutxienez XI. mendekoa, ondoren “Gaztelako galtzada” izango zena, eta bide batez Done Jakue bidea. Ez kostaldeko Santiago bidea, “azken portu”tik, Oriamenditik hiriburura, Hernanira, eta handik Oria ibai-ertzetik gora Lenitz-Gatzagatik, Gasteizerako bidea hartzen zuena baizik.  

Beraz sorreran, Munto ez zen baserri soil bat, ekialdera jarriko baitzuten sarrera-ateak, eta ez iparraldera (hegoalderako ate zantzuak ere sumatzen dira hormetan). Aitzitik, Munto bide-gurutze “sakratu” batean dago, mendi tontor edota gailurrean, estrategikoki kokatutako gotorleku, talaia, dorretxe, edota erromesen babeserako eraikina izan zela ziur nago.

Gehiago diot, baserriaren biltegia, sotoa, sagardo kupelak zeuden 80 m2-ko laukitxo horretan eta honen aldamenekoak arakatzen badira, esparru honetako lur azpian metroak behera egiten bada, ez da bakarrik erdi-aroko Galtzada aurkituko, baizik eta beherago jota erromatar galtzada aurkitzeko aukera izango genuke.

Donostia osoan, sorrera-hasierako norabide zentzuan (berezko trazaduan) aldaketarik gabe dihardun, mantentzen den bide-kale-pasealeku bakarra eta zaharrena Aldapeta-Aiete Pasealekua da, hau da Galtzada Zaharra (edozein mendeko, aroko grabatu, margo, argazkiak, … horren lekuko bai dira).

Galtzada esaten dudanean, gaur egungo autopista bezalako irudikapena adierazi nahi dut, baina gurpildunentzakoei aukera bakarreko autopista, beste hautua gabeko autopista bakarra, eta Munto peaje-etxe edota ezinbesteko geldiune izango litzateke, ekida ezina. Aldapetatik gora Muntorainoko idi pare uztartu garraio zerbitzuarekin hornitua eta Miramonen lursailetan bildutako zezenekin Munto-Aldapetatik behera Donostiar zezen-entzierroak egiten ziren,  Artzai Onaren katedralaren aurretik zegoen zezen plazan amaituz (azken hau dokumentatua dago ere)… bota dituzten harri hauek hitzegiterik baizuten…

Beno, ez dizuet gehiago aspertu nahi, nire aitonamonak esaten zidaten bezala “historia”rekin ez neukala ogibiderik izango eta tamalez horrela gertatzen ari da. Halere  gure kulturarekiko, historiarekiko, hizkuntzarekiko doilorkume eta akonplejatuak ez direnentzat  prest eta gertu nintzateke hemen esan ditudanak egiaztatzeko, argitzeko, azaltzeko, sakontzeko.

Ezin bukatu, Muntoko egitasmoaz auzokoei hitza emateko aukera bideratu eta gauzatu duzuenoi, zorionez eskertu gabe. Egitasmoa denen onurarako gerta dakieken erabileraz izango delakoan nago. Baina prozeduran, ibilbidean parte hartzeak berez onurak eta etekinak ere ekartzen ditu, agian garrantzitsuagoak.  Zorionak berriz.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio