Katalunia. Josep Ramoneda. Filosofoa eta idazlea
«Autonomiaren aroa gaindituta, desagertzera joko dute CiUk eta PSCk»
PSCren inguruko intelektual nagusienetako bat da Ramoneda, baina «galduta» ikusten du Pere Navarroren alderdia. Ilusioa pizteko gai den proiektu bakarra independentismoa dela uste du.
DANI CODINA
Azken hilabeteetan burujabetzaren alde egin duten aditu eta intelektualetako bat da Josep Ramoneda. Alderdi Sozialistaren adar katalanistarekin lotu izan dute urteetan Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroko zuzendari izandakoa; kargutik kendu zuten CiU Bartzelonako alkatetzara heldu zenean. Iritzi ezkorra du egungo egoera politikoaren inguruan, haren esanetan elite ekonomikoek ez dutelako independentzian sinesten: «Ez dute prozesua garatzen utziko». Hala ere, independentzia adierazpen aldebakarrak albo batera uzteko eskatu die alderdi subiranistei.
Independentziaren aldeko joerak gora egin du nabarmen azkenaldian. Nola ikusten duzu egoera?
Denetarik dagoela uste dut. Duela urtebete, sekulako bultzada eman zitzaion independentismoari, eta orain geldoago ikusten dut nik mugimendua. Badago zer ospatu; besteak beste, Via Catalana ekinbideak segur aski lortuko duen arrakasta itzela. Baina blokeo zantzuak ere igar daitezke.
Blokeo zantzuak?
Bai. Artur Masek egindako adierazpenak dira horren adibide.
Presidenteak prozesua mantsotu edo geldiarazi nahi izan zuela uste duzu?
Iruditzen zait behar zuen babes guztia ez duela topatu Convergencian. Horregatik esan zuen esan zuena. Bestalde, Unio alderdiak ordezkatzen duen sektoreak presio itzela egin du horretarako; eta, azkenik, herrialde honetako elite ekonomikoak ere independentismoaren aurkakoak dira. Aurreko batean enpresaburu batek kontatu zidan pasadizoa erabiliko dut adibide gisa. Independentzia prozesuak larritzen zuen galdetu zion semeetako batek, eta berak ezetz erantzun zion: «Independentziak aurrera egiteko aukera izanen balu, larrituko nintzateke, baina ezerezean geldituko da».
Beraz, eliteek ez dute estatus berririk nahi…
Eliteen zati batek, behintzat, ez, eta bere esku dagoena egiten ari da independentziaren aukera hezurmami ez dadin. Beraz, Kataluniako egoera aztertzeko, kontuan izan behar dugu hori ere. Afera konplexua da.
Eta zuri zer iruditzen zaizu Masek esan duena?
Nahiko gauza arrunta esan duela uste dut. Finean, denbora irabazi nahian dabil Mas, CiUren porrota saihesteko. Izan ere, jakin badaki alderdiaren boto galerak etenik ez duela izanen krisi testuinguru batean. Klase ertainen alderdia da CiU; nola haziko da bada, klase ertaina pobretzen ari den bitartean? Gelditzen zaion aukera bakarra legealdia amaitzea da, urte horretan krisiaren bukaera igartzen hasiko garen esperantzarekin. Bestalde, uste dut iazkookerra ez duela berriz egin nahi. Iazko Diada jendetsuaren ostean, bere hitzen preso sentitu zen. Haize kontra egitea beste aukerarik ez zitzaion gelditu. Aurten, urrundu nahi izan duela ematen du, konpromisorik hartu behar ez izateko.
Konpromisoa hartu du jada, ordea. Plebiszitua eginen duela esan du.
Bai, eta kontraesanean erori da hori esanda, berak ezarritako bide orria baztertu baitu horrela: Masen proiektuaren arabera, zerga itunaren legealdia izan behar zuen honek. Iaz, ordea, zerga ituna alboratu eta erreferenduma antolatzeari ekin zion. Orain, erreferenduma baztertu eta B planari ekin dio zuzenean: hauteskunde plebiszitarioenari.
Baina Masen asmoa ez al da 2014an erreferenduma egitea?
Baina zer zentzu du orain horrek? Zuk esaten baduzu A plana egiteko baimena ukatzen badizute beste gauza bat eginen duzula, zer arrazoi izan dezake Espainiako Gobernuak A plan hori baimentzeko? Lasai asko egon daiteke orain Rajoy, gutxienez 2016ra arte pausorik eman behar ez duela jakinda. Oso arraroa da Masek berak erreferendumaren bidea agortutzat eman izana; eta are arraroagoa bere gobernua kolokan jarri izana. Izan ere, norekin gobernatu nahi du 2015etik aurrera? 2014an erreferendumik ez badago eta CiU-ERC ituna apurtzen bada, noren babesa izanen du?
Beldurra antzematen duzu eskuineko nazionalisten artean?
Halako zerbait sumatzen da, bai. Ikasketa Katalanen Institutuko zuzendari Joandomenech Rosek, adibidez, gauzak ez zirela behar bezala egiten ari ohartarazi zuen aurreko batean, eta Trantsizio Nazionalerako Aholku Batzordeko Carles Viver Pi-Sunyerrek ere kezka adierazi zuen, Kataluniak aitapontekorik ez duelako. Oro har, sektore horren barruan beldurra antzematen dela uste dut, prozesua azkarregi doalako.
Hori guztia kontuan izanda, zer gertatuko da 2014an?
Argi dut ez dela erreferendumik eginen, eta urte horren amaieran edo 2015eko hasieran hauteskundeak egin beharko direla. Beste aukerarik ez dut ikusten orain.
Arazoak konpondu baino gehiago, aro konplexuago bat zabalduko luke horrek, ez?
Zalantzarik gabe, CiUren gainbeheran ERC izan daitekeelako lehen indarra. Baina horrek beste arazo handiago batekin zerikusia du: alderdi politikoen bilakaera. Kataluniako gizartea aldatzen ari da, eta alderdiek bat egin beharko dute aldaketa horrekin. Autonomiaren aroa gaindituta, CiU eta, batez ere, PSC desagertuta edo desagertzeko bidean egonen dira. PSCk du etorkizun ilunena, baina eskuin ekonomiko katalanista ere umezurtz gelditzen ari da, eta ez da belaunaldi aldaketarik aurreikusten.
Zergatik diozu PSCk duela etorkizunik ilunena?
Faktore asko dira: historikoki, sektore katalanistaren esku egon da ordezkaritza politikoa, eta sektore espainolistak, berriz, alderdi aparatua kontrolatzen du. Horrek, jakina, arazo handiak sortu izan ditu beti. Bestalde, Jordi Pujolen agintaldiaren amaierak independentismoaren hazkundea ahalbidetu zuen. ERCko Carod Rovirak argi ikusi zuen, baina PSCk ez zuen faktore hori aintzat hartu, eta larrutik ordaindu du. Azken urteetan, diskurtso politiko propioa izateari uko egin diote sozialistek Fets, no paraules lelopean, eta suizidio politikoa izan da hori, krisi testuinguru batean.
PSC desagertzen bada, nork beteko du toki hori?
Ez dakit, ez delako belaunaldi aldaketarik antzematen, eta alderdian daudenek ere, kritiko zein ofizialista, ez dutelako ilusiorik pizten. Katalunian, independentismoa kenduta, ez dago proiektu politikorik mahai gainean. Madrilen ez dute hori ulertzen, baina subiranismoaren hazkundearen sekretuetako bat ilusioa piztea izan da. Gainontzeko proiektu guztiek gerrikoa estutu behar dugula esaten digute, eta independentismoak leiho bat zabaldu du krisiaren harresian. Beste aukera bat eskaini dio jendeari. Aukera lausoa eta zehaztugabea, baina aukera bat.
Cuenta un empresario catalán que el más independentista de sus hijos le preguntó si le preocupaba la independencia. “No, porque creo que todo esto acabará en nada. Si no lo viera así, seguro que me preocuparía”, le respondió. Es probable que la Via Catalana y las encuestas que se han publicado recientemente perturben la tranquilidad de nuestro empresario. En cualquier caso, deberían hacer reflexionar a aquellos responsables políticos que han optado por el inmovilismo convencidos de que el fenómeno se diluirá por sí solo.
Los datos que se han ido conociendo estos días pueden resumirse así. Desde la gran manifestación de hace un año, el independentismo ha seguido ganando terreno en la sociedad catalana y hoy es el único proyecto político realmente existente. La convocatoria de un referéndum sobre el futuro de Cataluña es el punto de acuerdo de una amplísima mayoría de ciudadanos catalanes. Las soluciones intermedias —mejora de la financiación, de infraestructuras, reformas en materia de lengua y cultura— ya no seducen. Ni siquiera la equiparación al concierto vasco motiva a los que están por la independencia. El mapa político catalán está en plena mutación. Los partidos tradicionales sufren grandes retrocesos electorales. CiU sigue en caída, el PSC y el PP pasan a quinta y sexta fuerza. El unionismo queda en manos de Ciutadans, que sube a costa de socialistas y populares. Naturalmente, las encuestas no son fotografías definitivas, las sociedades son vivas y se mueven mucho. No es lo mismo expresar la intención de voto en un referéndum que no tiene ni autorización ni fecha que hacerlo cuando el referéndum ya está convocado. Pero las señales que emite Cataluña anuncian tiempos de alta tensión política. Dicen que los problemas indivisibles son imposibles de resolver. ¿Cómo convertir lo indivisible en divisible? Si en Cataluña se ve el referéndum como única vía de solución posible, porque es su reconocimiento como sujeto político, y el Gobierno y los partidos españoles consideran que el referéndum es imposible, porque hay un solo sujeto político, ¿cómo se resuelve la aporía?
Estrategia calculada, pereza, irresponsabilidad, desconocimiento de la realidad, incapacidad de imaginar una solución o simple autoritarismo constitucional, puede que estos y otros factores expliquen el inmovilismo del Gobierno español. Da la impresión de que la mirada del PP sobre Cataluña está lastrada por algunas ideas recibidas del pasado: se sigue confundiendo a Cataluña con CiU, se sigue creyendo que CiU tiene autoridad para imponer un cambio de rumbo y se sigue pensando que los nacionalistas conservadores nunca se apartarán de la voluntad del mundo empresarial. Por eso, la estrategia ha sido dejar que CiU se debilite para que ella misma rectifique. Pero lo que está ocurriendo en Cataluña es que se ha ido desarrollando un poderoso movimiento social, surgido de las clases medias, pero ganando transversalidad, sin una correlación exacta con la representación de los partidos políticos, que en muchos momentos van a remolque del proceso. Y no hay en este momento en Cataluña nadie con la autoridad que pudo tener Pujol en el pasado para convertir en éxito una rectificación de la hoja de ruta soberanista. Al mismo tiempo, las alternativas a la independencia se han quedado sin otra voz que la todavía imberbe de Ciutadans. El PSC está completamente desubicado. Y el PP más aislado que nunca.
La pregunta para el día después es: ¿qué es lo que se puede negociar? He escrito muchas veces que en el fondo del asunto hay una cuestión de reconocimiento. Cataluña quiere ser un sujeto político completo, no el brazo de un sujeto político. Y este reconocimiento sólo lo puede dar un referéndum. Se trata, por tanto, de negociar las condiciones del mismo: la pregunta, la participación mínima necesaria, las mayorías exigibles para un cambio en la estructura del Estado, etc. Pero el Gobierno del PP y el PSOE se niegan rotundamente a contemplar esta hipótesis, con el argumento de la inconstitucionalidad. ¿Legalidad o miedo? ¿No se sienten capaces de competir con éxito en un referéndum en Cataluña? ¿Los dos grandes partidos españoles no tienen un proyecto político que proponer que pueda resultar atractivo para los catalanes?
La cuestión catalana exige una solución política. En democracia, las soluciones políticas pasan por la confrontación de proyectos y por el voto de los ciudadanos. Parapetarse detrás de la Constitución para negar el referéndum sólo conduce al agravamiento del conflicto. En democracia, la Constitución no se puede utilizar como una cárcel. Hay que encontrar siempre una puerta para que la voluntad popular pueda expresarse. Así lo entendió en su día el Tribunal Constitucional de Canadá. Y además al Gobierno canadiense le salió bien. Cuestión de coraje democrático.
Madrileko Kongresuan itoginak, Kataluniako Diada arrakastatsuaren egun berean. Ulertu nahi duenak, uler beza: independentisten hazkundea ez da soilik eskubide historikoen aldarriak ekarria. Baina itogin-tantak golkoan zituen agintari bakar bat ere ez zen jabetu metaforaz. Ez zen inor estradora igo eta kontatzen hasi Madrileko desastreak zenbat independentista sortu dituen, Marca Españaren politika egiteko modu zikin doilorra zer nolako bultzada ematen ari zaion independentziari. Ez genuen inor ikusi sudurrak estali, eta ustelkeriari darion kiratsaren eragina salatzen. Inork ez zuen aipatu politika iruzurtiak, gardentasun ezak, kromo partiketak, aldi berean epaile eta gaizkile den justiziak edo memoria historikoaren manipulazioak zenbat bidelagun oparitu dizkion separatismoari.
Gehiegi eskatzea da, baina sikiera kargudunen bat ikusi izan bagenu itoginei begira, apal-apal galdetzen: “zer egin dugu gaizki?”.
Beste metafora bat: kongresuko sabaian, itoginetatik hurbil, Tejeroren tiro-zuloak estali dituzte. Gure herriko iturgin batek ere halaxe egiten omen zuen mojen komentuko teilatuan: itogin bat zegoen lekuan teila berria jarri, baina handik hurbil beste bat kendu, euria egingo zuen hurrengoan ere lan-faltarik ez izateko.