Cortázar

CORTAZARJulio Florencio Cortázar idazle argentinarra 1914ko abuztuaren 26an jaio zen Bruselan (Belgika). Haurtzaroaren lehenengo urteak bertan eta Bartzelonan eman zituen, baina 4 urterekin Buenos Airesera bizitzera joan zen familiarekin.

1951n Frantziara erbesteratu behar izan zuen, Juan Peron-en erregimenaren garaian. Urte haietan, UNESCOn itzultzaile ibili zen. Politika arloan, Latinoamerikako ezkertiar mugimenduekin loturik egon zen.

1984ko otsailaren 12an hil zen Parisen, leuzemiak jota.

Idazle moduan, Amerikako egilerik famatuenetakoa da, gaztelaniazkoa beti ere. «Grandísimo Cronopio» ezizena ere hartu izan du, bere pertsonaia baten izena dela eta. Istorio laburrak edo ipuinak izan ziren bere arlo landuena, Bestiario eta Final de juego lanik nabarmenenak izanda, baina libururik ezagunena «Rayuela» eleberria da izango da ziur aski.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio