Aietearrek auzoko jaien egitarauaz gozatu dute asteburuan. Atzo, larunbata, Sagardo Eguna ospatu zuten Katxolan. Gero Axular taldearen erromeriak girotu zuen arratsaldea, auzotarrek sagardoa dastatzen zuten bitartean. Akarregiko sagardoa dastatu zuten. Sagardo hau egiteko sagarrak Katxolako tolarean prentsatzen dira.
Nerea Lizarralde 2013/09/15