Tiranek kontsolazio txanda irabazi du

DoBANDERAnostiarrak laugarren amaitu du, eta Kontxako banderaren sailkapen orokorraren zortzigarren postuan sailkatu da. 20 minutu eta 31 segundoko denbora egin dute donostiarrek gaurkoan, kontsolazio txandako irabazletik 46 segundora.

Tiran izan da lehen txandako ezustea. Joan den igandean ez zen batere ondo ibili, baina gaurkoan, atzetik aurrera eginda, Portugaleteren gainetik pasa da bigarren luzean. San Pedrok, berriz, hirugarren amaitu du kontsolazio txandan. Lehen ziabogan Portugalete zen aurretik, Tiran eta San Pedro baino 7 segundo azkarrago, baina galiziarrak itzulera bikaina egin dute eta aldeari buelta eman diote. Portugaletek sailkapen orokorreko bosgarren postuan amaitu du; San Pedrok, seigarren; Tiranek, zazpigarren; eta Donostiarrak, zortzigarren.

Sailkapena:

1-Tiran. 19 minutu 45 segundo

2-Portugalete. 19:47

3-San Pedro. 19:58

4-Donostiarra. 20:31

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio