Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanerako protokoloa sinatu dute, datozen lau urteetarako ildoak finkatzeko helburuarekin;
Intxaurrondo Ikastolan eta Barkaiztegi kalean egokituko dituzte egoitza berriak.
Jakina zen albistea, baina ofiziala da dagoeneko, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako elkarlanerako bigarren protokoloari esker. Hain zuzen ere, Intxaurrondon eta Amaran bi haur eskola zabalduko dituzte datorren urtean. Hala dio datozen lau urteetarako ildoak finkatzen dituen hitzarmenak.
Aieten ere
Bestalde, hitzarmenak ere Aieteko Puio-Lanberri auzoan eskola eraikin berri bat eraikitzea jaso du. Udalak Azkaratenean eskolume txikienak dauden bi geletan haur eskola sortuko du. Haur eskola horrek bi unitate izango ditu: 0-1 urtekoentzako bat eta 1-2 urtekoentzako beste bat. Guztira, 21 toki izango ditu. 2016ko irailerako haur eskola egokituta izatea espero dute.