Bertsolari Txapelketa Nagusiaren urtea da aurtengoa, eta datorren astean iritsiko da Donostiara saioetako bat. Bestelako saioek ere, ordea, euren tartea izaten jarraitzen dute hirian. Hala, gaur, 22:00etan, bertso saio musikatua izango da Aieten, Etxadiko Borroto tabernan, hain zuzen ere. Beñat Gaztelumendi añorgatarra, Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarra, Jokin Labaien arrasatearra eta Manex Mujika amaratarra arituko dira bertsotan. Jai-jartzailea Haritz Casabal pasaitarra izango da, eta Ixak Arrutik jarriko du musika. Sarrera doakoa izango da.
Estitxu Zabala
2013/11/15