500 lagunek egin dute bat guraso elkartearen eskaerarekin interneten bidez
2014ko aurrekontuetan ere Eusko Jaurlaritzak ez du partidarik prestatu eraikin berriarentzat
Aiete ikastetxeko modulo prefabrikatuak. (Foto de Iker Azurmendi)
Donostia. Aiete Ikastetxeko Guraso Elkarteak sinadura bilketa abiatu du Eusko Jaurlaritzari eraikin berria egin dezan eska-tzeko. Berez, edifizioa Puioko eremu batean altxatzeko proiektua onartuta dago baina, atzerapenak atzerapen, lanak ez dira hasi oraindik eta 2014ko aurrekontuetan ere horretarako partidarik ez du jaso Hezkuntza Sailak. Bitartean, modulo prefabrikatuetan jarrai-tzen dute Aieteko ikasleek.
Sinadura bilketa change.org helbidearen bidez abiatu dute eta dagoeneko 355 lagunek egin dute bat Guraso Elkartearen aldarrikapenarekin. 15.662 biztanle dituen Aiete auzoan ikastetxe publiko bakarra dago, 2006-2007 ikasturtean sortu zena. Behin-behineko egoitza gisa Azkaratenean kokatu zuten: bizpahiru urte han eta Eusko Jaurlaritzak hitz eman zien behin betiko eraikina prest izango zutela Puion. Lanak atzeratzen ari zirela eta, moduloak kokatu behar izan zituzten 2012. urtean ikasle zaharrenentzat eta hor jarraitzen dute egun.
«Aiete Ikastetxean Donostiako ikastetxe publiko gutxi batzuk bezala, proiektuetan oinarritutako irakaskuntzan oinarritzen dira eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik, irakaskuntza era hori bultzatu nahi da, era honetan ikaslea bera bere ikaskuntzaren protagonista baita», diote Guraso Elkarteko kideek haien eskaeran.
«Azken finean egoera jasangaitz hau bizi dutenak bi eta hamaika urte bitarteko haurrak dira eta gure betebeharra, pertsona heldu bezala, ametsak bete daitezkeela eta hitzak haizeak eramaten ez dituela frogatzea da…», gaineratu dute.
n.g. Diciembre de 2013