1 comentario en “La ola rompedora”

  1. Ez dakit hitza nola idatzi behar den. Bi aldiz entzun dut oso denbora gutxian eta oso testuinguru antzekoetan: whatsapp bidez bidalitako Donostiako olatu ikaragarrien bideo banatan. Lehendabizikoak («bua, qué desfás; qué puto desfás; qué puto desfás, chaval» sekuentzia, aitortu behar da, uhina bera bezalako in crescendo zirraragarrian) oihartzunen bat izan zuen, analisi euskara-soziologikoren bat irakurri nuen. Bigarrena iritsi zaidanean (azterketa soziolinguistikoa ere mereziko luke), lagun batek bidalita, berarekin eztabaidatu dut ea desfas hitza lehenago entzuna genuen, hemen, Iruñean. Berak dio ezetz. Erdal donostiera dela. Nik eginen nuke inoiz erabili dudala, aspaldian, gazteagotan, baina ez nago ziur, eta hemendik aurrera seguruenik lagunaren iritzia eta oroitzapena neureganatuko dudala ohartu naiz (hortik ondorioztatzen dut dakidana ere ez dakidala berez, eta kezkagarria da).
    Googlen bilatu dut hitza, baina ordenagailuak uste du oker tekleatu dudala eta desfase esan nahi dudala. Berritu diot ezetz: desfas. Halere, ematen dizkidan emaitzak e-dunak dira denak (hortik ondorioztatzen dut nahi dudana ere ez dudala nahi berez, eta kezkagarria da). Bego, desfase, Donostian à la française ahoskatuta.
    ANGEL ERRO

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio