Aginteak ipinitako oztopoen gainetik bizirik irauten ikasi duen herritzat du Rivasek Galizia; ez du uste hango liburugintzaren krisia hain larria denik, irakurtzen duen jende asko dagoelako. Hala ere, oso kritiko ageri da pprekin eta xuntarekin.
Gabriel Arestiren egunean hartu zuen parte Manuel Rivas idazle galiziarrak, Bilboko poesiaren astearen barruan antolaturiko ekitaldian. Bilbora etortzeko goizeko bostetan altxatu behar izan bazuen ere, umoretsu hartu gintuen eguerdi partean.
Espainiako narratiba saria irabazi zenuen lehendabiziko idazle galiziarra izan zinen. Aurretik Unai Elorriaga euskaldunak lortu zuen, eta aurten suso de torok erdietsi du. Gaztelania ez den beste hizkuntza batzuetan idatziriko lanekin hirurek.
Bai, eta pozten naiz.
Gainera, orain arte, gaztelania ez beste hizkuntza batean idatziriko liburu bat sarituz gero, hurrengo urtean halabeharrez saria gaztelaniaz idatzitako liburu batek jaso behar zuela ematen zuen. pozten naiz, beraz, aurretik adostutako arau antzeko hori bertan behera utzi dutelako. Gauzak bere onera itzuli direla uste dut. lehen gaztelaniaz idatzitako lanek zuten lehentasuna gureen gainetik, kalitate gutxiago eduki arren.
Galizierazko liburugintza azken 20 urteotako krisirik larriena pairatzen ari dela esan dute hango argitaletxeek; salmentak neurri kezkagarrietaraino jaitsi dira. galizieraz idazten duen idazle gisa zelan bizi duzu egoera hori?
Galizian ondoen funtzionatzen duten lantegiak irudimena lantzen duten horiek dira. Agintetik eta instituzioetatik aparte loratzen ari da galiziako kultura, pizten, biziberritzen. Literatura sasoi onean dela uste dut. Galizian, gainera, beti egon dira maila handiko idazleak. sentsazioa dut, hori bai, galiziako kultura beti izan dela underground
erako kultura, zoritxarraren kontra borrokatu den kultura. Galizia bonsai modukoa da: hazten utzi ez dioten zuhaitza. Blokeatu dute, estali, ez diote garatzen utzi. Baina galizieraz irakurtzen duen jende asko dago. Ez dute galizieraz idatzita dagoelako irakurtzen eta mesede egitearren, gustuko dutelako baizik. Eta irakurleak dauden bitartean, biziraungo du galiziako literaturak. Espainiaren kasuan, jendeak harrotasunez ulertu beharko luke lau hizkuntzatan (euskara, galiziera, katalanera eta gaztelania) idatziriko liburuak daudela, baina batzuk beldur direla ematen du, eta desberdina den horren kontra egiten dute.
Suso de Tororekin ados zaude esaten duenean alderdi popularrak agintean segitzeak kalte egiten diola galiziako kulturari?
Bai, baina zapalkuntza guztien gainetik aurrera egiten ikasi duen herria da galizia. Fragismoak ekarri duen korronte artistiko bakarra feismoa da; itsusikeria arkitektonikoa, naturaren hondatzea… ez du besterik ekarri. askok fraga politikari kontserbadorea dela diote, nik ez dut horren argi. ez du ezer bere horretan mantendu; basoan porlana bota du, metaforikoki hitz eginez. Kazikismo berrian oinarritutako politika egiten duela esango nuke.
Prestige ontziaren hondamendiak galera handiak eragin ditu galizian; muxian, aldiz, gehiengo osoa izan zuen ppk iragan maiatzeko udal hauteskundeetan. eragindakoa larria izanik ere, pp onik aterako dela ematen du; galizian, behinik behin.
Ez pentsa, orotara hamabi bat herritan eragin ditu oso kalte larriak fuel olioak, baina hedabide batzuen laguntzaz, aginteak muxiari eman dio garrantzi gehien. Nunca mais plataformako kideok bagenekien aginteak muxia historikoki herri potemkiano legez ezagunak diren herrien modura erabiliko zuela Hau da, errusiako potemkinek aukeraturiko herri batzuetan kartoizko eszenografia modukoa jartzen zuten, eta catalina tsarina herriotara biltzen zenean, dantzan jartzen zituzten bertako biztanleak, tsarinak denak ondo baino hobeto bizi zirela pentsa zezan. Muxiarekin horixe bera egin du ppk. mozorrotu egin dute. Hauteskunde kanpainan egunero azaltzen zen bertara ministroren bat, eta adinekoei benidormerako bidaiez hitz egiten zieten behin eta berriz…hauteskundeetako emaitzak, baina, hor daudela pentsatzen dutenak badaude.
Txapapoteak emaitza horiek ere zikindu ditu. Ppk boz mordoa galdu ditu galizian.
Aste bi barru euskal herriko, galiziako eta kataluniako idazleak batzen dituen galeuzca ekimena bilduko da, euskal herrian oraingo honetan. nolako harreman duzu galeuzcarekin?
Galizieraz idazten dugun idazleen elkarteko kide naiz (aelg) eta elkarte horrek galeuzcan parte hartzen du. aspaldi ez naiz bilera horietan izan, baina lagun handiak ditut, bernardo atxaga eta beste asko.
Orain amaika hilabete eskas euskaldunon egunkaria itxi zuen entzutegi nazionaleko epaile juan del olmok. Adierazpen askatasuna kolokan jartzen duten gertaera gero eta ugariagoek kezkatzen zaituzte?
Bai, noski. Bakarra bada ere, ahots bat isilarazten dutenean neurea ere isilarazi egiten dutela sentitzen dut. Onartezina iruditzen zait justiziaren izenean egunkari bat zarratzeko aukera egotea.
Zure lan bi o lapis do carpinteiro (arotzaren arkatza) eta la lengua de las mariposas (tximeleten hizkuntza) pantaila handira eraman zituzten anton reixak eta jose luis cuerdak, hurrenez hurren.
Bai, o lapis do carpinteiro izugarri ikusi zen galiziako aretoetan, eta la lengua de las mariposas filmak nazioartean ere izan zuen sona. Ezin dezaket gehiago eskatu.
Muller no baño (emakumea bainuan) da zure azken lana.
bai, egunkarietako artikulu bilduma da, saiakera batzuk ere tartean direla. publizitatean azaltzen den emakumearen estereotipoa zalantzan jartzen dut. dena ez doakio ondo, ederra izatearekin ez du dena konpontzen, miseriaz beteriko bizitza duela jakiteraino. ipuin modukoa da, emakume horrek zer dioen jakiteko saioa da. zergatik?
itaunaren liburua da etengabe, zergatik dagoen horrela jakin nahi dudalako.
zertan ari zara orain?
azaroaren akaberan 1980-2003 urteen artean idatzi dudan poesia kaleratuko dut do descoñecido ao descoñecido
(ezezagunetik ezezagunera) izenburupean. nik literatura ezagutzen ez dudan abiaburu batetik sortu eta ezagutzen ez dudan pertsonengana iristen delako.
irune berro