Puioko bidegurutzea ere moldatuko dute, ikastetxe bat baitago bertan.

Errondo webErrondo gaineko bideak berrantolatuko dituzte oinezko eta gidarien segurtasuna hobetzeko
Gaur hasi dituzte egokitzapen lanak eta datorren astean bukatzea espero dute. Aurrekontua 6.900 eurokoa da.
Segurtasuna bermatzeko oinezkoen pasabidea beste toki batera aldatuko dute; bihurgunearen bukaeratik inguru hartan den punturik altuenera, ikuseremua handiagoa delako han.
Hortaz gain, Jon Albizu Mugikortasuneko zinegotziak azaldu duenez, abiadura moteltzeko, irla edo tarte bat ere egingo dute bidearen erdian, oinezkoek seguruago pasatu ahal izateko edo babes gune bat izateko errail batetik bestera pasatu bitartean.
Puioko bidegurutzea ere moldatuko dute, ikastetxe bat baitago bertan.
Agurtzane Altuna 2014/03/12

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio