Aieten
Maiatza 24 18:00 Bossa Collective Acústico en el Cuelebre (Plaza Otxanda)
Maiatza 25 13:30 Julio y Voces Hotel Palacio Aiete (Goiko Galtzara)
Donostiak musikaz gainezka egingo du maiatzaren 23, 24 eta 25ean, Olatu Talka jaialdiaren baitako Talkalive ekintzari esker. Estilo guztietako ia ehun kontzertuz gozatzeko aukera egongo da hiri osoko taberna, jatetxe, denda, plaza eta kaleetan. Donostiako ia auzo guztietan antolatu dituzte emanaldiak baita Gipuzkoa eta Nafarroako beste herri batzuetan ere, tartean, Zarautzen, Hernanin, Urnietan, Beran, Arantzan eta Zugarramurdin.
talkalive
Zuzeneko musika programatzea erraztuko duen “araudi aldaketaren aldeko itsasaldi” izan nahi du Talkalivek. Espazio publikoaren erabilera eta zuzeneko musikaren presentzia arautzen duten eta gaur egun indarrean dauden araudiei buruzko hausnarketa bultzatuz, murrizketak eta mugak berrikustearen aldeko apustua egin nahi du, araudia eredu europarretik gertuago egon dadin, non zuzeneko musika arautua eta herritarren egunerokoan barneratua dagoen.
Azken batean, zuzeneko musika “hiriko kultur bizitza astintzen duen, gizarteratzea errazten duen, elkargune den, sorkuntza artistikoa bultzatzen duen eta esperientziak elkartrukatzea errazten duen” praktika bezala sustatzea du Donostia 2016 proiektuko lan-taldeak jomuga.