868 haurrek hartuko dute parte ‘Oporretan Euskaraz’ udalekuetan

1Euskara Zerbitzuak antolatzen ditu Oporretan Euskaraz udalekuak, eta haurrek aisialdian euskara erabiltzeko ohitura lantzea dute helburu. Uztailean egiten dituzte, eta aurten 868 haur ari dira parte hartzen 78 taldetan banatuta. Nerea Txapartegi, Kultura eta Euskara arduradunak balio handiko egitasmoa dela adierazi du; “Haurrek disfrutatu egiten dute euskaraz, hizkuntza kalean eta egunero erabiltzeko baliagarria dela konturatzen dira, eta gainera, mezu hori gizarteratzeko proiektu erakargarri batean parte hartzen dute”.

Mota guztietako jarduerak egiten dituzte: hondartzara joaten dira, hiriko parke eta lorategietan jolasak egiten dituzte, hizkuntza jolasak, tailerrak, txapelketak, jolas kooperatiboak edota eskulanak egiten dituzte, ingurumena lantzen dute… Jolas giro horretan, hizkuntza erabili eta hobetu egiten dutela nabarmendu du Txapartegik; “udaleku hauei esker, haurren hiztegia eta lengoaia egituraketa aberastuz doa, aisialdian euskaraz egiteko joera eta motibazioa lantzen dute, eta, azken batean, helburua erdiesten da, hau da, haurrak aisialdian euskara eginez disfrutatzea”.

Oporretan Euskaraz udalekuak uztailean egiten dituzte astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era. Gainera, astean behin, egun osoko irteera bat egiten dute haurrek, 09:30etik 17:30era bitartean, Haur Hezkuntzakoek izan ezik.

4 urtetik 12 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte Udalekuetan, eta hiriko edozein txokotan aurkitu daitezke egunotan ‘Donostia, Euskararen Hiria’ bisera zuria jantzita.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio