Miramoneko basoan hainbat hobekuntza egingo dituzte

1111Donostiako Udalak eta EAEko Parke Teknologikoen presidentziak Miramon basoan hainbat hobekuntza egitea adostu dute.

2003an Udalak eta Parque Tecnológico de San Sebastián SAk (gaur egun Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa SA deitzen denak) sinatutako akordioaren arabera, Parkeak Miramonen 11 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu zuen, enpresaritza motako lursailen sorrera eta transmisioaren eta jada existitzen ziren beste batzuetan eraikigarritasuna handitzearen truke. Gaur egun 9 milioi inbertitu dira eta bi erakundeek inbertitzeko falta diren bi milioiak ordaintzeko epeak adostu dituzte.

Hobekuntzak

Basoan egingo den hobekuntza nagusietako bat, hain zuzen, ikasle eta ikertzaileen egoitza berria kokatuko den Miramoneko bidea eta Mikeletegi pasealekuko erdiko bidea lotuko dituen igarobide bat sortzea izango da. Lan horretarako, 600.000 €-ko aurrekontua (+ BEZa) izango dute.

Zonaldearen loturak aldatuko dituen beste ezaugarri bat, bestalde, Eureka! Museoaren alboan biribilgune bat eraikitzea izango da. Garraio publikoa izango da ardatz, eta ondorioz, Dbus autobusek gune horretan buelta eman ahal izango dute, eta geraleku bat finkatu ahal izango da bertan, Museoaren parean; zehazki, orain arte hurbilenekoa izan den eta basoaren sarreraren aurreko biribilgunean dagoenaren parean. Esku-hartze honetarako ere finkatu dute gutxi gorabeherako aurrekontua: 115.000 € (+BEZa).

Diruaren parte handienarekin, Udalak ingurune naturala sortu nahi du; hala, hainbat zuhaitz mota ezarri nahi ditu, bertako animalia espezieak bizitzeko moduko gunea sor dadin, aisialdirako hainbat txokorekin, naturaz gozatzen lagunduko diguten hainbat paisaia elementu izango dituztenak. Azken batean, gune lasaia osatu nahi du, donostiar guztiek erabili eta goza dezaten; hartara, espazio publiko naturala eskuratuko dute.

Parte-hartze prozesua

Orain artean bezalaxe, Udalak basoan gune berriak sortzeko kudeaketei buruzko informazioa helaraziko die Aieteko bizilagunei. Eta eurak izango dira, hain zuzen, gune naturalak eta horien ezaugarri batzuk definitzen lagunduko dutenak, udaleko teknikariekin elkarlanean.

Hotel-egoitza berria

Miramongo Parke Teknologikoak egoitza-hotel berri bat izango du gainera. Horretarako, Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio Miramon MZ.02 Hirigintza Arloko 1. eta 8. Lursailen Hirigintza Antolatzeko Plan Bereziari, Parque Tecnológico y Científico de Gipuzkoa, S.A.k sustatuta.

Zentro teknologikoko ikertzaile, irakasle eta ikasleentzat egoitza izango da, besteak beste, Basque Culinary Centerrekoak eta udan hotel gisa erabiliko da nagusiki. Horrek ez du esan nahi neguan gelaren bat hotel gisa erabili ezingo denik eta alderantziz, udan parte bat egoitza gisa erabiltzeko aukerarik izango ez denik.

Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak esan duenez, akordioa eta Planaren bidez bi helburu lortzen dira: “Basoa nabarmen hobetzea eta hiritarrentzat aisialdi eta egonaldirako espazio berriak irekitzea”.

Bestalde, José Miguel Corres, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Presidenteak azpimarratu du parkearen aldetik bere garaian lortutako akordioa bete izana eta pozik agertu da obra hauek duten garrantziagatik eta Miramon bezalako inguru pribilegiatu honentzat dakarren hobekuntza.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio