Itxas Gain lagun talde batek osatzen dugu, zeintzuk nazkatuta gaude etxebizitzaren alorrean gaur egun gertatzen diren injustizia guztietaz. Nazkatuta gaude gure agintarien aurrean belaunikatzeaz eta horregatik ekintza zuzenaren eta autogestio horizontal eta asanblearioaren bidea hartu dugu dagokiguna aldarrikatzeko, bizitzeko leku bat. Lotsagarria iruditzen zaigu egunero ehundaka kaleratze dauden eta jendea kalean bizi den herri batean, milioika etxebizitza huts egotea, hautsa hartzen eta espekulatzaileek euren negozio milionarioak egitearen esperoan. Etxebizitza lortzeko zilegizko modu bat bezala aldarrikatzen dugu okupazioa, baino baita aukera politiko bat bezala ere, jabego pribatuaren eta zapaltzen gaituen sistema kapitalistaren aurkako borroka molde bezala.
Berreskuratutako etxea YEREGUI S.L. enpresarena da, hau era berean PROINSA enpresaren eskuetan dago, espekulazio inmobiliarioan aditua eta Gipuzkoako administrazio publikoari 77 milioi euro zor dizkiona. Baino PROINSAren historiala haratago doa, Euskal Herriko Malaya kasuan ere inplikatua ikusi da, non korrupzioa, malbertsazioa eta espekulazioa nagusi ziren. Itxas Gainek 11 urte zeraman hutsik, galtzera bidean jauntxo hauek negozioa egitea itxoiten duten bitartean. Orain guk bizitza ematea erabaki dugu, eta hori ez zaie gustatzen.
Baino eraikin hau etxebizitza bezala erabiltzeaz gain, Itxas Gainen proiektu zabalago bat eraman nahi dugu aurrera aukera sozial, politiko, kultural eta artistiko bat eskainiko duena parte hartu nahi duen ororentzat. Etxean, leku libre asko dago eta gustatuko litzaiguke zentru sozial horizontal baten erabilera hartzea, zeinetan eragile desberdinek parte har dezaketen hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, eztabaidak eta zuen laguntzarekin eraiki nahi den guztia