Ricardo Darin Argentinako aktoreak dBizi sistema publikoko bizikletak probatu berri ditu.
Darinen hitzetan, “bizikletan ibiltzeko hiri berezia da Donostia”. Duela bi urte, Zinemaldian zela, hiri guztia ezagutu zuen bizikletari esker, eta bihar ere hirian buelta bat emateko asmoa du: “Duela bi urte bizikletan ezagutu nuen Donostia eta bihar eguna hauetan paseatzeko aprobetxatuko dut. Hala ere, eta bizikleta elektrikoa izan arren, nik pedalei eragingo diet”.