1 comentario en “Los distritos, tal como los regula la ley, son un cadáver”

  1. “Teilatutik hasi dira barrutien etxea eraikitzen”
    Zenbait auzo elkartetako ordezkariak hurbildu dira gaurko udalbatzarrera, Donostia lau barrutietan banatzeko araudiari hasierako onarpena emateko bozketa dela eta. Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteko ordezkari Xabier Arberas udalbatzarrean bertan hitza hartzen saiatu da, baina oposizioko alderdiek araudia aplikatzea eskatu diote alkateari; hortaz, ezin izan du bere iritzia eman. Joan den astean, hogei auzo elkartek agerraldia egin zuten udaletxean, gaurko eztabaida atzeratu zezatela eskatzeko, herritarrekin hitz egin arte, bederen.

    Irutxuloko Hitzak udaletxera hurbildu diren auzotarrekin hitz egin du, adostutako araudiari eta orain arteko prozesuari buruz duten iritzia ezagutzeko. Xabier Arberasen arabera, “teilatutik hasi dira barrutien etxea eraikitzen”. Hain zuzen ere, herritarren iritzia kontutan hartu gabe hartu dutela erabakia salatu du. “Hiria barrutietan banatzea hain ona, hain beharrezkoa bada herritarrentzat, uste dugu azalpen publiko bat eman behar zutela aldez aurretik. Guk bapatean jakin dugu, ez genuen honen berririk aldez aurretik”, esan du. “Ez dugu euren zilegitasuna zalantzan jartzen, baina guk gurea aldarrikatu nahi dugu. Erabaki bat egosita aurkeztu digute, eta alegazio epera mugatzen dute herritarren parte hartzea, ‘bai’ edo ‘ez’ esan dezagun. Hori ez da parte hartzea, horrela, behintzat, ez dugu ulertzen”, azaldu du. “Herritarrek ez dakite zer erabaki duten gaur, ezta zein garrantzitsua den ere”, ohartarazi du.

    Iritzi berekoa da Egia Bizirik auzo elkarteko kide Mikel Pikaza. Egiatarra ere udalbatzarrera hurbildu da. “Gure iritzia kontutan hartu gabe egin dute; beraz, euren kaxara egin dute. Entzun gaitzaten eskatu diegu, baina entzun, nahi dutenean eta euren modura egiten dute”, kritikatu du.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio