Easo Abesbatza onura publikoko Kultura Elkartea aspaldidanik ari da kultura musikala orokorrean eta baita ere, zehatzago, euskal tradizioaren musika haur,gazte eta helduen artean zabaltzeko eta indartzeko ahaleginean. Bere esparru nagusia abesbatza amateurren eremua da, hauek kalitate handikoak izan daitezen eta gure esparruko eta kanpoko Musika Festibaletan eta Zikloetan partaidetza duina eskaintzeko ahaleginduz. Gizon-emakumeen partaidetza ziurtatua, saiatzen gara bereziki neska-mutilen kantuaren goi maila lortzen eta beren partaidetza indartzen.
1.940 urtean sortua, 75 urte hauetan zehar Donostiaren izena eta irudia zabaldu du Euskal Herrian, Espainian eta Europa eta Amerikan bere koru ezberdinen bitartez, hitzez eta kantuz. Izan ere, kanpoko emanaldietan beti egiten zen Abesbatzaren aurkezpena, hiria aipatzetik hasiaz.
Historiaren ildo nagusi batzuen aipamena.
1949. urtean Easo Abesbatzak parte hartzen du Galeseko Llangollem hiriko Nazioarteko Lehiaketan eta Lehen Saria lortu zuen, gizonen ahotsen alorrean.
Hurrengo urtean – 1950 -Frantziako Lille hiriko nazioarteko lehiaketan lehen Saria irabazi zuen ere.
1953. urtean, berriz, Italiako Arezzo Lehiaketa prestigiosoan parte hartu eta Lehen Saria lortu zuen ere.
1962. urtean Arezzok ospatu zuen bere Lehiaketaren 10. Urteurrena eta gonbidatu zituen hamar urte horietan Lehiaketak irabazitako 10 koruak. Eta Easo Abesbatzak Lehen Saria lortu zuen orduan ere.
Bere sorreratik gaur egun arte Easo Abesbatzak alor guztietako musika korala landu du. Bere nortasunez, landu eta zaindu egin du bere historia osoan zehar euskal musika, baina bere errepertorioak hartzen du ere polifonia sakroa eta profanoa, opera koruak, opera antzeztuetan eta kontzertu-bertsioan, eta dedikazio berezia baita ere musika sinfoniko-koralari.75 urte hauetan zehar kontaezinak dira emandako kontzertuak, Donostian, Euskal Herrian, Espainian, Europan eta Amerikan. Horietako garrantzizkoenak aipatzen ditugu ondoren, hamarkadetan sailkaturik.
1992. urtean sortzen da Easo Eskolania, mutikoz osatutako korua, eta aipamen bereziko saioak izan ditu, Euskal Herrian, Espainian eta Frantzian, koadroetan azaltzen den bezala. Honekin Euskal Herrian zeharo berezia den Gizonen eta mutikoen arteko koru formatua garatzen da, Schola izenenkoa,musika klasikoko eta sakroko kontzertuak sorreran ziren bezala eskaintzeko aukera garatuz.
1995ean, Easo Kapera Gregorianista sortzen da, antzinako musika espezialitate horren interpretazioak eskainiz Gipuzkoako ia herri guztietan, Euskal Herrian, Espainiako eta Frantziako hiri askotako festibaletan.
2004ean nesken sailari ematen zaio sarrera, Araoz Txiki, Araoz Gaztetxo eta Araoz Gazte sekzioak sortuz eta emanaldi ugariak emanez.
2005ean eratzen da “Easo Musika Eskola” koruen kalitatea lortzeko formazio musikala lantzeko asmoz; berehala zabaldu zen bere eginkizuna kantua eta instrumentuak landuz eta musikaren gozamena 3 urtetatik hasita zabalduz. Testuinguru honetan sortzen da “Cum Jubilo” jubilatuen korua, lan artistiko eta soziala handia eginez.
2006an sortzen da “Araoz Abesbatza” emakumezkoen korua, denbora gutxian kontzertu garrantzizkoak emanik. Honela sortzen da ere:
2007 urtean, Easo Abesbatza Mistoaren formatua, gero eta leku gehiagotan parte hartuz.