Vencido el ciclo de literatura y cine dedicado a la gran guerra europea, la conclusión principal que hemos sacado, tras los debates en las interesante tertulias sobre literatura, que tenía como protagonista el conflicto armado, y de la visión de hermosas películas históricas, antibelicistas, afectivas y dolorosas, con la contienda como eje principal, la conclusión decimos es que de las guerra siempre sale ganando la guerra. De todas. Sea la que sea.
…y el mismo perdedor
Hedabide batzuek baztertxo batean eman zituzten deklarazioak; beste hedabide batzuetan ezta zangatxo batean ere. Hala ere, erreakzioen zain gelditu zen honako inozo hau. Hamar bat egun pasatu dira ordutik. Hutsaren hurrengo erreakzio gutxi batzuen artean, Idoia Mendiarena izan da deigarriena: okagarriak iruditu zitzaizkion deklarazioak. Okagarriak dira. Inozo honen ustez, baita salagarriak ere. Baina edozein euskal parajeetan terrorismoaren apologia ikusten duen bakar batek ere ez du tribunaletara jo. Ez da esku garbirik mugitu salaketa sinatzera, ez da fiskalik buruberotu, ez da Gobernu-delegaturik eskandalizatu. Denak, horma baino isilago.
Inozo honek zain segitzen du, ea bateon batek noiz salatuko Rafael Vera terrorismoaren apologia egiteagatik. «Uste dut GALek izan zuela baliagarritasunik, Segurtasun Indarren morala suspertu baitzuen eta agintari frantsesen kezka areagotu», esan zuen gixotak.