Hurrengo igandean “Donostia-Donostia” itzulia Katxola baserrira iritsiko da eta bere ibilbidea jarraituko du Miramongo basotik.
Paseotik, oinez zein bizikletaz esfortzua eginez iritsiko diren pertsonak espero ditugu baserrian, goizeko bederatziak inguruan. Gustu handiz erakutsiko diegu barrokoko baserri eder hau, ekipamendu guztiez osatua tolarea eta beste pieza etnologiko guztiak donostiarrek hainbeste maite duten Munto baserrira eraman genituenetik.
Duela egun batzuk Kanpineko Euskal Klubeko ohorezko zuzendariak bisitatu gintuen, eta bere bat-bateko komentarioa hau izan zen: “baina, hau museo bat da!”. Jarduera osoz diharduen museoa, sagardoa eta txotx! egiteko tokia, jai herrikoien tokia eta Euskal Herriko kultura materialarekin erlazionatutako ekintza ezberdinena, eta aurki, Miramongo basoko interpretazio zentroa.
Donostia-Donostia itzulia, hiriko ondare natural, kultural eta historikoa gertutik ezagutzeko aukera paregabea da, baina bigarren eta hirugarren etapa hauetan 2. (katxola baserria) eta 3. (Miramongo basoa) marken erakargarritasuna edertasun handikoak dira.
Hiriko hego-fatxadatik sartzen da aire beroa, batzuetan bizitza ekarriz eta beste batzuetan buruko minak; Kontxako baia ospetsua eta bere marko paregabetik haratago, hegoaldeko fronte hau apalagoa da, baina aberatsagoa ñabarduretan, naturak eta lurreko gizon eta emakumeen eskuek eskaintzen dizkiguten erakargarrietan.
Oriamendiko muino honetan ezagutu ahal izango ditugu anfiteatro ikusgarria, berriki Miguel Gallastegiri eskainitako frontoia, Katxola baserria, basoa zeharkatzen dituzten bidexkak asfaltozko kota 85 batean paseorako eta bizikletan ibiltzeko idealak, landare espezie ezberdinak eta fauna aberats bat. Hauek soilik basoaren barrenean, bere gune basatietan eta bi erreken (Pakea eta Mando) erriberetan barneratuz aurkituko ditugu, hiriko periferia ezezaguna da, gure zain daukaguna.
Basoa eta mendia gure kulturaren eta izateko eraren parte dira, naturaz inguratuta bizi gara, gurea ere den hiri singular hau ezagutzeko aukera dugu.
Ibilbidea oinez edo mendiko bizikletan egin daiteke eta 54 kilometroko luzera du. Bide guztia marka zuri eta urdinekin seinalatuta dago erraz jarraitu ahal izateko oinez zein mendiko bizikletan. Etapa bakoitzaren hasiera puntuetan panel edo “totem” adierazleak ipini dira ibilbidearen ezaugarri nagusienekin. Katxolako etapa Añorga txikin hasten da eta Martuteneko 27. Poligonoan amaitu, guztira 13,3 kilometro dira. Añorga txikitik Oriamendiko paseoraino igotzen da, kale paralelo bat hartuz, non jende gutxiago ibiltzen den, Miguel Gallastegi frontoiraino eta anfiteatroraino helduz, Katxola baserriraino iritsi arte. Bidaiariek geldialditxo bat egingo dute baserria bisitatzeko eta ondoren Miramongo basoan barneratuko dira, hiriko gune berdeetako bat, errekuperazio eta birgaitze aldian dagoena hiritarren iniziatibari esker. Oriamendiko muinora heltzen da zientzia museoaren ondotik pasatu ostean eta Hernaniko muga eginez Basozabaletik jaitsi egiten da Urumeako ibarreraino, Martutenera iristeko. Ibilbidearen zati honetan horizontea ixten dute Urumeako arro garaia inguratzen duten mendien irudiek. Azkenik, Antondegiko muinora igotzen da. Toki honek harritu egiten gaitu bere landa inguruko kontserbazioa dela eta, industria poligonoetatik duen gertutasuna kontuan izanik.