1 comentario en “Ostirala 19:30ean. 20 de febrero.”

  1. Txindoki eta Aizkorrin segi

    Mendia erakusketa gaur inauguratu dute eta maiatzaren 18ra bitarte egongo da ikusgai San Telmo Museoan. Euskal mendizaletasuna kirol, giza eta kultur ikuspegietatik aztertzen du; euskal gizartean duen populartasuna, baloreekin sortzen den identifikazioa, irrika kolektiboa, alderdi kulturalak, erlijiosoak eta sozialak ere kontuan hartzen ditu.
    “Mendizale euskaldunak oso urrutira iritsi dira“, azaldu du Juan Karlos Izagirre alkateak aurkezpenean, “Adarran hasi, Txindoki eta Aizkorrin segi, Piriniotan jarraitu, eta Himalayaraino iritsi dira asko eta asko. Bide urratzaileak izan dira horretan ere gizon eta emakumeak. Eta izen handi horiek jatorri bat dute: hain errotuta dugun mendizaletasuna“.
    San Telmo Museoak eta Club Vasco de Camping Elkarteak antolatutako erakusketa hau Antxon Iturrizaren Historia testimonial del montañismo vasco osatzen duten hiru aleetan bildutako lan dokumentalean oinarritu da eta lau arlotan dago antolatua: Mendiaren liturgia, Mendiaren aurkikuntza, Konkistaren espiritua eta Mendia gure ispilua da.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio