Santa eskean ibili dira Aiete Ikastetxeko eta Axular Lizeoko ikasleak

AieteEskolan bertan egin dute lehen saioa Aiete Ikastetxeko haurrek. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Kopla zaharrak euren eskaeretara moldatu dituzte haurrek, auzoan barrena kantatuz, makilen laguntzarekin.

Inauterien eta kaldereroen aurretik, bada Euskal Herrian hutsik egiten ez duen beste ohitura bat, santa eskean aritzearena. Makilen laguntzaz kantari aritzeko eguna izaten da Axular2Santa Ageda bezpera, eta hirian ere bat baino gehiago arituko dira lan horretan gaurkoan. Aieten ibili da IRUTXULOKO HITZA gaur goizean, eta bertan topatu ditu Aiete Ikastetxeko eta Axular Lizeoko ikasleak, santa eskean. Etxadi inguruan ibili dira haurrak pozez kantari, euren eskaerak eginez, irakasleen laguntzarekin. Trikitilariak ere izan dituzte lagun bi eskoletako ikasleek, eta kopla zaharrak euren eskaeretara moldatu dituzte. Axularreko kideek, esaterako, Mikeli tutoretza ordu gehiago eskatu dizkiote, eta entrenamenduen osterako dutxa beroa ere eskatu dute.

Estitxu Zabala 2015/02/04 Hitza

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio