Abian da Emakumeen Mundu Martxa

CELEBRACIÓN DEL FESTIVAL HOLI EN KATMANDÚBerria

Kurdistango Nusaibyn hiritik abiatu zen duela bi egun. Aurten bereziki gogoan izango dituzte Kurdistango gerrillan borrokatzen diren emakumeak. Izan ere, Estatu Islamikoaren aurkako gerran askatasunaren ikur bilakatu dira emakumeok mundu osoan.

Milaka emakume bildu dira egunotan festa eta aldarrikapen giroan Kurdistanen. Tartean baita Euskal Herritik joandako hainbat talde ere.

Emakumeen aldeko aldarriak ez ezik, ordea, herri kurduaren aldeko oihuak ere entzun ahal izan dira egunotan Turkia eta Siriaren arteko mugan. Rojava hirian, bi herrialdeak banatzen dituen hesiaren bi aldeetatik independentziaren aldeko aldarriak entzun ahal izan ziren atzo, mundu martxaren bigarren egunean.

Datozen egunetarako ere hainbat ekintza antolatu dituzte.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio