Herritar kontsulta Aieteko anbulatorioa kokatuko den lursaila erabakitzeko.

111111Pasa den asteartean, otsailak 17, hirigintza udal taldeak, bere zinegotzia, Ricardo Burutarán, buru zuela, bi lursail jarri zituen Aieteko auzoaren eskutan. Bat, parrokiako kultur gunean kokatuta, berriki eraiki diren etxebizitzen atzean, kultur gunearen sarreratik gertu. Bestea, Aieteko pasealekuan, Eskola nagusiaren ondoan, moja komentu baten parean. Pio Baroja bidearekin mugan.

Orain Aieteko auzokideen eskutan dago zeinetako bi tokitan kokatu osasun zentroa.

Kolaborazioa, parte hartzea eta erabakien hartzea sustatzeko, auzoan, hiru bide ireki dira.

Bat, elkartearen web orrialdea, www.aiete.net, iritziak, kexak, ideia berriak eta bestelakoak idazteko eta konpartitzeko.

Bigarrena, web orrialdean eskaintzen den inkesta, bi lursailetatik zein aukeratu nahi den erabakitzeko. Kontsulta hau erreferentzia bat izateko baino ez da. Inkesta hau web orrialdearen goiko aldean dago, eskumako aldean.

Azkenik, hirugarrena, hilaren 25ean, asteazkena, Topalekuan, Aieteko Jauregiko lorategian, ospatuko den bileran, arratsaldeko zazpiak laurden gutxitan.

Anbulatorioan interesa duen edozein auzokide dago deitua, era berean, inguruko eskolak, kultura eta kirol guneak, Aieteko auzokideen elkarteak, jubilatuen elkartea, parrokia, komentuak, farmaziak, arkitektoak, profesionalak.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio