Katebegiak

Anjel Lertxundi  (Berria)

Neska koskorrak lau urte ditu, panpina bat du eskuetan, amona ilea txirikordatzen ari zaio panpinari. Azkoitia Herriz herri (7).jpgUmearen amak zertan ari diren galdetzen die. «Txintxosta egiten!» atera zaie amona-bilobei batera. Amak ez du, ordea, hitza ezagutzen. «Gure amak hala esaten zion trentzari, ez da ondo esana egongo, baina…», desenkusatu zaio amona. Amak hiztegira jo du; han dago hitza.

Eszenako amak aitorpen batekin bukatzen zuen orain gutxi bidali zidan emaila: «Kate luze eta hauskor baten katebegi ahulena sentitu nintzen». Hiru belaunaldi. Amona altxor baten jabe da, baina ez daki. Umeak ere ez daki esponja bat denik, baina txintxostaz gainera entzungo balitu motots, trentza, txirikorda, denak ikasiko lituzke. Eta ama? Eskolatua da, hiztegira jo du. Hala ere, bere amaren altxorra nahiko luke, alaba bezain esponja izan: katebegi ahulena sentitzen da.

Euskarari buruzko hausnarrari txintxosta polita txirikordatzeko aukera ematen du eszenak.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio