La Bauhaus; Aiete Kultur Etxea; 20 Osteguna; 19:30; Jon Begiristain

3 tumblr_mczqwqB3Ei1qbazd6o6_500Bauhaus

Bauhaus, bi guda mundialen arteko urteetan Alemanian jardun zuen diseinu, arte, artesautza eta arkitektura eskola izan zen. Diziplina hauetako hainbat pertsonai nagusi pasa ziren eskola honetatik. Bere filosofía funtzionalismoaren dauka muina. Europa erdialdean garatutako arte eta pentsaera korronte nagusiak ulertzeko tresna bikaina bat da. Garatu zuen pedagogía modeloak ohiartzun handia izan du Europa eta nagusiki Estatu batueten, besteak beste, Bauhauseko irakasle askok herri horretara ihes egin zutelako bigarren guda mundialaren hasieran. Bauhausi buruz hitz egiteak, garaiko arte eta pentsaerari buruzko gogoeta egiteko eta XX. mendeko arte eta arkitekturaren garapenari buruz aritzeko aukera da.

Jon Begiristain

Arkitektoa, Donostiako AGET, ETSA de Barcelona eta FAU do Porto eskoletan ikasia. 1996tik Donostiako Arkitektura eskolako irakasle da. Arlo ezberdinetan irakatsi du. Gaur egun, Arkitektura Proiektuetan. Irakaskuntzaz gain jarduera profesionala eta M-etxea taldearen artean partekatzen du bere lana. Talde honen kide sortzaileetako bat da. M-etxea arkitektura erabilera ikertzeko xedearekin sortu zen taldea da, erabilera eta erabiltzailean zentratzen du bere lana, forma hutsaren gogoetak bigarren maila batean utzita.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio