Denboraldiko lehen erabateko estreinaldia etorriko da: Pensieri, flauta eta orkestrarako rapsodia, Luis de Pablo musikagile bilbotarrarena. Orkestrak aipatua omendu nahi du, bere 85. urtebetetzea dela-eta. Estreinaldia musika garaikidean aditu diren bi musikariren esku egongo da: Roberto Fabbriciani flauta-jole italiarra eta José Ramón Encinar zuzendaria. Azkenak gure orkestra Veneziako Bienalean zuzendu zuen igaro urrian. Azkenik,
Egitaraua:
•W.A. Mozart: Txirula miragarria. Obertura [8′]
•L. de Pablo: Pensieri, flauta eta orkestrarako rapsodia [25’30] (erabateko estreinaldia)
•M. de Falla: El sombrero de tres picos [34′]
Lekua: Kursaalgo Auditorioa.