Azaroaren 20tik otsailaren 7ra ikusgai izango da
Erakusketa honetako argazkiak 2009tik 2014ra bitarteko aldian ateratakoak dira. “Emakumeak. Afganistan” Afganistanen Giza Eskubideen aldeko Elkartearen (ASDHA) proiektu bat da eta Bartzelonako Udalak finantzatu du. Euskal Fondoak erakusketaren adaptazio bat produzitu du, Euskal Herriko udalerri ezberdinetan egongo dena. Donostiako udalak, Giza Eskubideen eta lankidetzaren atalen elkarlanari esker antolatu du ekintza hau, Donostia Kulturaren laguntzarekin.
Abenduan, Gervasio Sánchez eta Mónica Bernabé Donostiara etorriko dira eta hainbat ekitaldi burutuko dituzte elkarrekin.
Alde batetik, erakusketaren bisita gidatuak egingo dituzte: •Abenduaren 15ean, 17:00etan eta 19:00etan.
•Abenduaren 16an, 16:30ean.
Izena emateko jarri harremanetan 943 48 19 75 telefonoan edo helbide elektroniko honetan: casadelapaz@donostia.eus
Bestetik, hitzaldi bat emango dute Aiete Kultur Etxean bertan, abenduaren 16an, arratsaldeko 19:00etan.
Erakusketa honetan oro har Afganistango emakumeen diskriminazio egoera ezberdinak ezagutu ahal izango ditugu. Talibanek etxetik kanpo lan egitea, ikastea eta laguntza medikoa jasotzea debekatu zieten emakumeei, Afganistanen agintean egon ziren aldian. Murrizketa horiek eskandalizatu egin zuten Mendebaldea, nahiz eta Afganistaneko emakumeek beren etxeetan egunero bizi duten benetako dramaren icebergaren tontorra besterik ez izan. Erakustaldi honetan ikusten da emakumeen aurkako indarkeria Afganistanen familian bertan hasten dela eta endemikoa dela, eta ez du zerikusirik talibanak agintean egotearekin edo ez egotearekin.
Afganistaneko gizartea oso kontserbadorea da, matxista eta erlijiosoa, eta errealitate hori ezin da aldatu urte gutxi batzuetan. Belaunaldiak behar dira horretarako. Nolanahi ere, zigorgabetasuna orokortuta dago herrialdean, eta horren errua, neurri handi batean behintzat, nazioarteko komunitatearena da. Gure isiltasunak eta axolagabekeriak konplize egiten gaitu.
Erlazionatutako dokumentuak