Zuhaitz gehiago mozten ari direla salatu du Eguzki-k

Miramongo parkean 30 zuhaitz baino gehiago kendu dituztela ohartarazi du talde ekologistak

ARBOLA

Donostiako Udala hiriko parkeetako zuhaitzak mozten jarraitu duela salatu du Eguzki-k. Joan den astean Intxaurrondoko Etzieta parkean hogei zuhaitz kendu zituztela ohartarazi zuen, eta aste honetan beste mozketa bat izan dela jakinarazi dute, hain zuzen, Miramongo parkean. Poliklinika eta Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzaren atzekaldeko gunean 30 zuhaitz moztu dituztela salatu du.

Haritzak moztu dituzte; baten bat ehundik gora urtekoa eta metro bateko diametroduna. Motozerrarekin moztu dituzte, pasarela bat egiteko”, adierazi du Eguzkik.

Udal gobernuaren jarrerarekin kezkatuta daudela adierazi du talde ekologistak: “Astebete ez da pasa, eta jada beste triskantza bat egin du hiriko beste parke batean”. Gurpegi Ekologia zinegotziari exijitu diote mozketa hauek gelditzeko: “Miramongo parkeak behar duena da berritze eta berreskuratze plan bat, eta ez pasarela eta hotel bati bidea emango dion mozketak egitea”.

Nork: Irutxuloko Hitza

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio