(Brno, Txekoslovakia —gaur egun Txekia—, 1929ko apirilaren 1a) txekierazko eta frantsesezko idazlea da. Jatorriz txekoslovakiarra, 1975etik erbestean izan da Frantzian, eta 1981ean frantziar hiritartasuna eskuratu zuen.
Lanik ezagunena Izatearen arintasun jasanezina (txekieraz, Nesnesitelná lehkost bytí) du. Hartan oinarriturik, izen bereko filma egin zuen Philip Kaufman zuzendariak, ingelesez (The Unbearable Lightness of Being).
Alderdi komunistako afiliatua, Pragako Udaberria izeneko erreforma prozesu zapuztuan parte hartu zuen. Txekoslovakiako gobernu komunistaren zentsura zela eta, Kunderaren liburuek debekua zuten han. Gobernu komunistaren 1989ko gainbehera arte iraun zuen debekuak.
Bibliografia
Poesia
L’Homme, ce vaste jardin (Člověk zahrada širá), 1953.
Le dernier mai (Poslední máj), 1955.
Saioak
Bakarrizketak (Monology), 1957.
Umění románu: Cesta Vladislava Vančury za velkou epikou, 1960.
Eleberriaren artea (L’art du Roman), 1985.
Traizionatutako testamentuak (Les testaments trahis), 1992.
Errezela (Le Rideau), 2005.
Drama
Majitelé klíčů, 1962.
Jacques eta Nagusia (Jakub a jeho pán: Pocta Denisu Diderotovi), 1975.
Eleberri eta istorioak
Txantxa (Žert), 1967.
Amodio irrigarriak (Směšné lásky), 1968.
Bizitza beste nonbaitago (Život je jinde), 1969.
Agur baltsea (Valčík na rozloučenou), 1976.
Barre eta Ahanzturaren Liburua (Kniha smíchu a zapomnění), 1979.
Izatearen arintasun jasanezina (Nesnesitelná lehkost bytí), 1984.
Hilezkortasuna (Nesmrtelnost), 1990.
Moteltasuna (La Lenteur), 1993.
Nortasuna (L’Identité), 1998.
Ezjakintasuna (L’Ignorance), 2000.
Euskaraz
Amodio barregarriak, Karlos Cid (Erein, 1993).
Jacques eta Nagusia, Beatriz Zabalondo eta J.L. Aranguren Txiliku (Susa, 2004).
Izatearen arintasun jasanezina Karlos Cid Abasolo (Elkar eta Alberdania, 2009).