Bizi Bidea jarriko dute teilatuan, laneko segurtasunari buruzko araudia betetzeko (4.269,34 euroko aurrekontua).
Miramongo basoa
Ikastetxeetako konponketez gain, hiriko beste hainbat proiekturen berri ere eman du alkateak. Horien artean, Miramongo basoa. Gobernu Batzordeak inguru hau hobetzeko lanen baldintzak eta lizitazioa onartu ditu. Hilabetez jasoko dituzte proiektu proposamenak, eta datorren urte hasieran esleituko dituzte lanak.
Miramon basoa egokitzeko proiektuak 1,243.000 euroko aurrekontua izango du eta zortzi hilabeteko epea izango dute lanak amaitzeko. Goiak adierazi duenez, “Miramon basoa egokitzea aberasgarria izango da hiri guztiarentzat, natur gune garrantzitsu bat irabaziko baitu”.