Noiz: Abenduak 24 Ordua: 11:30
Olentzeroren ibilbidea: Hiru Damatxo (11:15);Etxadi (11:30); Topaleku; Kultur Etxea (12:30).
Anima zaitez zure auzoko Olentzerorekin ateratzera familia eta lagunen artean eta primeran pasa!
Gabon gau goizean Aieteko neska-mutil talde bat elkartuko da urtero bezala Etxadiko plazoletan Olentzerori gabon kantak abesteko.
Olentzero Hiru Damatxotik sartuko da Etxadiko plazoletara joateko, eta bertako komertzioak bisitatuko ditu umeak eta familiak lagunduta, gabon kantak abestuz. Ikazkinaren jarraitzaileek geldialdi bat egingo dute Topalekun eta Aiete jauregiko lorategiak zeharkatuz Kultur-etxera iritsiko dira. Bertan Mari Domingi zain egongo da, pertsonalki txikien eskutitzak jasoko dituena.
Ongi izan
Zorionak eta urte berri on!