Aietekoek salatu dute autobus geltoki berria ez dutela lotu auzoarekin

Aieteko Lantxabe auzo elkarteko kideak “suminduta” daude. Atotxako autobus geltoki berria eta Aiete ez dituztela lotu salatu dute. Lantxabek esan du auzo elkartea ez ezik, auzotar asko Dbus autobus konpainiarekin harremanetan jarri dela kexatzeko, eta desadostasuna adierazteko.

1

Dbus eta udal agintarien aldetik tratu desegokia jaso dutela adierazi dute, eta Aiete eta autobus geltoki berria deskonektatzea lepor

atu die. Pio XII.aren geltokia eta Aiete soilik bi autobus lineak lotzen zuten, 32. eta 23. zenbakiek: “Aieten zerbitzua ematen duten bost lineatatik bik lotzen zuten. Orain ez dago inolako zerbitzurik autobus geltokitik Aietera. Udal agintariek esan arren auzo guztiak daudela geltoki berriarekin lotuta, ez da egia”. Horregatik Aietekoak are mesprezatuagoak sentitzen direla plazaratu dute.

Aieteko bizilagunak 16.000 direla gogora ekarri du Lantxabek, eta udalari beti kostatzen zaiola Aieten zerbitzua ematea.

Gaur goizean Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak autobus geltoki berrian eman duen prentsaurrekoan izan da Lantxabe elkarteko kide bat. Haien kezkaren berri eman dio, eta Aranak Dbus-era jotzeko esan dio. Lantxabe Dbusekin hitz egin du, eta bihar bilduko dira afera hau konpontzeko.

Nerea Lizarralde

logoa-irutxulo

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio