San Sebastian eguna gerturatu ahala, donostiarrak zerura begira jartzen dira. Hogeita lau orduko festaz gozatu nahi dute kalean, eta garrantzitsua izan ohi da aurrez jakitea hotz handia egingo duen, eta batez ere… euria egingo duen! Bada, Euskalmetek San Sebastian egunerako eguraldi iragarpena eman du. Hotz egingo du, baina ez du euririk egingo.
Asteartean, egunaren lehen partean zerua hodeitsu egongo da eta baliteke zaparrada batzuk botatzea. Arratsaldean, ordea, atertzera egingo du, eta baliteke ostarteak irekitzea, nahiz eta erdi mailako hodeiak eta goi-hodei batzuk agertu iluntzean. Mendebaldeko haize zakarra, baretuz joango da egunak aurrera egin ahala, eta gaualderako hego-mendebaldetik finkatuko da. Tenperatura minimoa 6 gradukoa izango da, eta maximoa, 12 gradukoa.
Asteazkenean giro lasaia eta eguzkitsua egingo du. Erdi mailako hodeiak eta goi-hodei batzuk agertuko dira, baina eguzki tarteez gozatzeko aukera izango da. Hego-mendebaldeko haizea suabe ibiliko da. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango. Tenperatura minimoa 6 gradukoa izango da, eta maximoa, 13 gradukoa.
Nerea Lizarralde/Irutxuloko Hitza