Memorias de Adriano, Marguerite Yourcenar. Literatur solasaldia
2016 Otsaila 11 / 19:00 Aiete Kultur Etxea
Dinamizatzailea: Lola Arrieta.
Hadrianoren oroitzapenak eta eranskin gisa Hadrianoren Oroitzapenei buruzko ohar-bilduma Marguerite Yourcenar idazle frantsesaren nobela ezagunetariko bat da. Liburua, aldi berean, eleberri, historia eta olerki liburua da. Joxe Austin Arrietaren itzulpena, bestetik, euskal itzulpengintzaren gailur bat bezala ikusi izan da. Erromatar enperadore handi baten oroitzapenak irudikatuz eta birsortuz, egilearen asmoa zera izan da: «XIX. mendeko arkeologoek kanpotik egin zutena barnetik berregitea». Liburu hau kultura hizkuntza gehienetara izan da itzulia.
Hadrianoren oroitzapenak obrari -aldi berean eleberri, historia eta olerki denari- harrera ezin hobea egina dio mundu osoko literatur kritikak. Erromatar enperadore handi baten oroitzapenak irudikatuz eta birsortuz, egilearen asmoa zera izan da: «XIX. mendeko arkeologoek kanpotik egin zutena barnetik berregitea», berak dioskunez. Bere giza bizitza eta bere obra politikoa zorrozki epaitzen dituen Hadriano honek badaki, jakin, bere Erroma handi hori, handia izanik ere, egunen batean suntsitua izango dela; inoiz ez dio uko egingo, alabaina, erromatar errealismoa eta grekoengandik jarauntsitako humanismoa gidari dituelarik, azken bururaino pentsatzen eta zerbitzatzen jarraitu beharra dagoela diotsan sentimendu sakonari. «… Munduaren edertasunaren arduradun sentitzen nintzen», dio heroi honek, zeinaren problemak, izan ere, noiznahiko gizakiak ohi dituen berberak baitira: zibilizazio eta kulturak oro kordokarazten dituzten bai barnetiko bai kanpotiko herio-arriskuak, zoriontasunaren eta «diziplina augusta»ren artean, adimenaren eta nahimenaren artean, abeniko edo adostasun harmoniatsuren bat bilatzeko ahaleginak. Liburu hau hamazazpi hizkuntzatara izan da itzulia, hamazazpigarrena euskara delarik.