Gora eta behera ibili da irudiko autobusa Aieten, Donostiako autobus geltoki berriaren iragarki bat atzealdean duela. Paradoxa hutsa. Izan ere, Bidaia berri baten hasiera dio iragarkiak, baina, gaur gaurkoz, Aieten ez dute lotura zuzenik Atotxarekin; ez dago autobus geltokira doan Dbusen linearik Aietekoentzat. Lantxabe auzo elkarteak salatu du egoera, eta Dbuseko arduradunekin bildu da bere eskaera bideratzeko. Momentuz, ez diote arazoari konponbiderik eman. Hortaz, iragarkiko besarkadak itxaron beharko du.
Puio-Errondo autobusa, Aieteko Katalina Eleizegi bidean gora. (Argazkia: Lide Ferreira)
Irutxulo.hitza.eus