Aieteko osasun zentroaren Plan Berezia behin betiko onartu da

AMBU3Tokiko Gobernu Batzordearen beste erabakiak: hainbat lan San Telmo Museoan, Egiako saneamendua eta uren ustiatzea, Mundaiz-eko zubia

Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du Aieteko osasun zentroa hartuko duen lur-saila antolatzeko Plan Berezia. Lur-sailak 1.012,72 m2 ditu eta bertan, 757,67 m2 ko ekipamendu publiko komunitarioa egingo da. Eraikinak sotoa eta erdi-sotoa izango ditu, behin Osakidetzaren beharrak kontuan hartuta.

Aurreikusita zegoen bezala, behin betiko onarpena hileko udalbatzan eztabaidatuko da. Behin udalbatzak onartuta, lur-saila Eusko Jaurlaritzari emango zaio. Eusko Jaurlaritza proiektua lantzen ari da, lanen hasiera ahalik eta gutxien atzera daitezen. Gogoratu behar da, Udaletxeak eta Aieteko auzotarrek erabaki zutela osasun zentroaren kokalekua: Aiete eta Pio Baroja pasealekuen arteko lur-saila.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio