Nazioarteko, Arpillera, erakusketa honetan, mundu osoko emakumeek gatazkak eta giza eskubideen aurkako urraketak ohikoak diren testuinguruetan izan dituzten bizipenak kontatzen dituzte, etxeko materialak erabiliz: haria, orratzak eta oihal puskak. Jositako ahots hauek oroimena eta justiziarako ekarpenak dira, zalantzarik gabe.
Erakusketak Txile, Ipar Irlanda, Espainia, Britainia Handia, Argentina, Kolonbia, Zimbabwe eta Peruko lanak, besteak beste, biltzen ditu.
Roberta Bacic komisariarekin bisita gidatuak egiteko: 943 481975
Aiete Kultur Etxea.
2016 Apirila 14 – Ekaina 12
Erakusketaren ordutegia:
Asteartetik ostiralera eta igandeak: 16:00-20:30.
Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.
Igandeak: 10:00 – 14:00
Maiatzak 1 itxita.