1969
Pozez txoratzen begira egon nai;
gaurko egun sentiari
eguzkiaren printzak musuka
soro eta mendiari
nere biotza oso poztuta
laixter asi da kantari
festa on batzuk, pasa esanaz
Aiete’ar guzieri.
Aldakuntza asko izan ditugu
urte auetan Aiete’n
bertso batzutan ezta erreza
guzien berri ematen
kanpotik asko etorri dira
batek ez du aldegiten
orretxengatik ariko dira
ainbeste etxe egiten.
Arindu dira Extremadura
Andaluzi ta Kastilla
izugarria aspaldi ontan
emen sortu dan naspilla
famili asko onera datoz
ogi koxkor baten billa
oien ametza gure errian
egi biurtu dedilla.
Gerri makurka itala artu
egun guzian garitan
an itzal gutxi izaten da-ta
ari bear eguzkitan
burua zerbait altxa orduko
maiorazkua erritan
auxe zan oien bizimodua
len bizi ziran erritan
Oiek onera inguratzea
gaur iñork ezin ukatu
Kristau zintzoak bezela beintzat
nai-badegu guk jokatu
ta naiz Aiete gauza auekin
erabat oso aldatu
datorrenari pozikan emen
ematen zaio ostatu.
Jendea asko ugaritzeak
bere lana ba-du noski
eskolatxo bat, eta Eliza
ez dira izaten aski
bi leku eder oraingoz beintzat
jarri dituzte egoki
Jolas-Tokia goiko aldean
Isturin’en Ezi-toki.
Ezi-Toki au zertarako dan
saiatu’ko naiz esaten
naiduan danak ordu pare bat
bertan igaro dezaten
zurruterako danak gogua
nola ez duten izaten
naiduana or ari diteke
Euskeraz zerbait ikasten.
Dirua pranko gastatua da
or egin diran obretan
naiz xentimorik guk ez eduki
zoziedako libretan
biotz oneko gizon batekin
arkitzen gera zorretan
baña Aiete’k pagatuko du
seguru egon orretan.
Lagun jatorrak jarriak daude
leku oietan agintzen
kostako dala uste det iñun
obeagorik ipintzen
berak zuzendu,ta lana egin
berak baztarrak garbitzen
Aiete maite, eztuna ezta
era ortara ibiltzen.
Jaun zerukoak esaten digu
auzoko eta erbeste
danok anaiak zerate eta
alkar maitatu zaitezte
agindu auxe ondo beteta
bapo ibili gindezke
emen ez-baitu ezerk balio
anaitasunak ainbeste.