En efecto, dos de las bandas de postín del barrio, The Joselontxo´s e 3Txulo, fueron las principales animadoras de la fiesta que clausura la participación de piratak en la semana grande
Dotore amaitu dute Aste Nagusia piratek
Umorea eta kritika nagusi berriro ere Irrikitaldian.
Abordatzearekin batera, Irrikitaldia da agian Pirata gehien biltzen dituen ekitaldia; azken topaketa, Aste Nagusi Piratari agur esateko. Izenak berak hala iradokitzen duenez irri, burla eta kritika egiteko eguna da gaurkoa.
Zapiak eta begiko partxea albo batera utzi, eta dotore dotore jantzi dira gainera gaur piratak. Belle Epoque garaira egin dute jauzi. Glamourra, dirua, elegantzia nagusi ziren garaira. Hiriko burges dirudun eta agintariez gain, luxuko gonbidatuak ere izan dituzte Irrikitaldian: Espainiako errege-erreginak, Felipe eta Letizia izan dira desfilearen buru. Atzetik, udal ordezkariak, Eneko Goia alkatea eta Ernesto Gasco alkateordea. Donostialdeko metroko lehen bagoian zihoazen hauek, alai agur eginez kale bazterretako ikusleei.
Metroa, AHTa, zezenketak, herri galdeketak, kultur hiriburutza eta turismo eredua izan dituzte hizpide, besteak beste, Santa Maria elizan egin duten antzerkian.
Ondoren, kalejiran jarraitu dute Parte Zaharreko kaleetan barrena.
(El texto en euskera y las fotos han sido tomadas de Irutxuloko Hitza)