Ondarrabi ta Pedreña

 Matxain, Manuel

(1965)

ONDARRABI-1-

Bertso berri batzuek

estropadakoak

estropadakoak,

Santoña’n da Donosti’n

jokatutakoak.

Nun dira kuadrilla bi

oien neurrikoak?

Txapeldun aterea

Ondarrabikoak…

Edo obeto esan

Ondarrabikoak!

-2-

Desapio modura

biak ziran irten

biak ziran irten,

Txapeldun aterea

zan Pedreña aurten.

Azer bi estropada

jokatu dituzten,

Ez dira ederragoak

sarritan ikusten,

Jo zizkaten txaloak

merezi zituzten.

-3-

Lendabizi Santoña’n

ziran jokatzeko

ziran jokatzeko,

Urrengo egunean

Kontxara etortzeko.

Ordua iritxi zan

indarrak neurtzeko,

Bietatikan iñor

etzegon galtzeko,

Etzuten asko palta

mutillak lertzeko.

-4-

Ontziak berdintsuak

gutxi gorabera

gutxi gorabera,

Beste bat nai zuanak

ba-zeukan aukera.

Gauzak esango ditut

pasa diran era,

Zer pelea jo zuten

kontuak atera…

Sarri iritxi ziran

biak bat batera.

-5-

Ori ez da bentaja

alkarri kentzia

alkarri kentzia,

Segundo batena zan

an diferentzia.

Biak azaldu zuten

zeukaten guzia,

Ta iritxi zanean

Lujanbio’n ontzia,

Ondarrabi’n entzun zan

bere irrintzia.

-6-

Urrengo egunean

Donosti’ra etorri

Donosti’ra etorri,

Arpegi ematera

berriro alkarri.

Kontxan ikusi zana

ikusten da sarri:

Errioan oituta

itxasoan larri,

Au ez ditekelako

nai dan eran jarri.

-7-

Juraduak egin du

irteteko seña

irteteko seña,

Berebiziko txanpan

asi da Pedreña.

Bedia zarrak zerbait

gaur nai luke baña,

Erriorako dauka

kuadrilla bikaña…

itxasoan ez dira

Ondarrabi aña.

-8-

Naiz Pedreña gelditu

pixka bat atzera

pixka bat atzera,

Sartu zera euskaldun

danen biotzera.

Jokoan beti dator

norbaitxo galtzera,

Ta galtzen dakizuna

gaur azaldu zera,

Orregatikan nator

zu zoriontzera.

-9-

Garai batean ziran

Kiriko ta Karrill

Kiriko ta Karrill,

Orain Lujanbio oien

bidetatik dabill.

Gure estropada zarrak

nola demontre ill?

Ondarrabi’ñ or daude

apal eta umill…

Berari laguntzeko

nai ainbeste mutill.

-10-

Asarre ta burrukak

dira gauza txarrak

dira gauza txarrak,

Oiek daude emendik

uxatu bearrak.

Lur ontan maite dira

beti kanpotarrak;

Ori ondo ba-daki

gaur Bedia zarrak,

Gora Pedreña eta

Ondarrabitarrak!!

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio