Aiete eta Morlans lotuko dituzten igogailuak egitea onartu dute

ASCENSORAiete eta Morlans lotuko dituzten igogailuak egitea onartu duteMorlans eta Aiete auzoak lotuko dituzten igogailuak egitea onartu du Donostiako Udalak. Igogailu batek Morlans eta Izoztegi pasealekua lotuko ditu eta beste batek Pio Baroja kalea eta Aieteko pasealekua.

Lehen igogailua 143 metroko igogailu inklinatu bat izango da. 25 pertsonarentzako edukiera izango du eta 1’12 minutu beharko ditu Morlans -Izostegi pasealekuko zubiaren azpialdea- eta Melodiko biribilgunea lotzeko.

Bigarren igogailua, metro batzuk harago hartuko litzateke, Pio Baroja kalean, eta Aiete pasealekuraino igoko litzateke; osasun etxe berria egingo duten pareraino. 10 metroko altuera izango du igogailu honek.

Azaldu duenez, bi igogailuen artean 3.700 donostiarri emango zaie zerbitzua, 1,3 kilometroko eremuan.

Igogailuen proiektua landua du udalak aurrez ere, baina gaur onartu dute proiektua. Alkateak azaldu duenez, lehen aldia da igogailu inklinatuaren aldeko hautua egiten dutena. 1,9 milioi euroko kostua izango dute bi igogailuek.

Malen Aldalu

logoa-irutxulo

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio